Zorionak!
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Abenduaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-05-29 Bizikidetza eta segurtasuna hobetu dira gazteen lonjetan
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

2013an, Udalean, erabaki genuen udalerriko gazteen lonjetako errealitatea ezagutu behar genuela. Horretarako, modu koordinatuan lan egin genuen Udaltzaingo, Gaztegunea eta Hezkuntza Zentroekin (14 eta 35 urte bitarteko ikasleekin). Landa lana burutu genuen, udalerria kalez kale ibiliz, gazte-lonjarako erabiltzen ziren lokalak identifikatzeko.

Lonjetako neska-mutilei elkarrizketak egin zitzaizkien beren errealitatea, profila, adinak, erabilerak, azpiegiturak eta baliabideak ezagutzeko. Argazkia osatzeko, lonja bakoitzarekiko bizikidetzari buruz auzotarrek esaten zutena aintzat hartzen zen ere bai. Emaitza Gazteen Lonjen dosierra izan zen, gazteen lonjen Gida egiteko oinarria, modu parte hartzailean, Udala, jabe eta lonjetako gazteen artean egin dena.

Gida hori Gazte-Lonjak Proiektuarekin batera, gazteen lonjetako bizikidetza eta segurtasuna hobetzeko, egin den lanaren emaitza da. Gida modu parte hartzailean egindako agiria da, eta gazteen lonjak behar bezala erabiltzeko beharrizanak jasotzen ditu, segurtasuna eta bizikidetzari garrantzi berezia emanez. Leioan dauden lonjez disfrutatzen duten neska-mutilei aurkezten ari gara Gida hori, eta horrekin batera, oinarrizko segurtasun neurriak markatzen ari gara lonjen barruan, eta auzokide eta lonjetako erabiltzaileen arteko bizikidetza baketsurako laguntza eskaini.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa