Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-05-25 Umore Azokak erantzun bikaina lortu du 28.000 pertsona batu ditu Leioan
Markeliñe / Markeliñe

Umore Azokaren hamaseigarren edizioak 28.000 bat ikusle batu ditu iraun duen lau egunetan zehar. 50 konpainiek 170 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte, eta orotara, 22 pieza estreinatu dira. Jaialdiak izan duen erantzuna herritarren aldetik bikaina izan da, baita egitarauaren kalitatea ere.

Harrera ona nabarmena izan da kalean bertan, ikusleek asko gozatu dute-eta emanaldiez. Ostegunean, euriagatik, programazio aldaketa txikiak egon ziren, baina eguraldiak hobera egin ahala asteburuan zehar, milaka pertsonak erabaki zuten Leioara hurbiltzea jaialdiaren eskaintzarekin disfrutatzeko.

Helburu hirukoitza beteta

Oso positiboa izan da sektoreko profesionalen erantzuna edizio honetan. Arteen mundura dedikatutako Arteleleku guneak oso harrera ona izan du. Aurten, 150 baino programatzaile eta banatzaile gehiago hurbildu dira Leioara, eta antolatzaileak pozik geratu dira azokaren emaitza komertzialekin, topaketek fruitu ona eman dutelako, merkatua mugitu da eta sektorea ikusarazi egin da. Umore Azokaren helburu hirukoitza bete egin da: Leioara hurbiltzen direnentzako jaialdia da, herrirako jaia da, baita profesionalentzako azoka ere. Aurten, antolatzaileek oso balorazio ona egin dute jaialdiaren hiru alderdi horietan erdietsitako emaitzez.

Hamaseigarren edizioaren palmaresa

Umore Azoka kalitatezko palmares anitza izan du, eta saritutako piezen heldutasuna, indarra eta asmo eraldatzailea baloratu dira. Markeliñe konpainiaren “Andante” lanarentzat izan da Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria, eta piezaren “kale eraldatzeko ausardia” nabarmendu dute, eta baita piezaren “ kale antzerkiaren muinera joz publikoa giro poetiko eta iradokitzailean murgiltzeagatik”. Les Mobilettes konpainia frantsesak eskuratu du Kale Ikuskizunik Onenaren Saria “Café Frappé” piezagatik, eta azaldu du zergatik epaimahaiak: “itxurazko soiltasunez espazio publikoarekin elkarrizketa sortu, eta ikusleekin benetan bat egitea lortzeagatik”. Eta azkenik, Paula Quintanarentzat izan da artista/ikuskizun berri onenaren saria“Latente” lanagatik; “dantza eta antzerkia uztartzeko erakutsitako heldutasunagatik eta proiekzio aukera handiak dituen ikuskizun borobila sortzeagatik”. Garaikurrak eta diplomak jasoko dituzte irabazleek, eta Paula Quintanak Hameka sorkuntza fabrikan egoitza bat egiteko aukera ere izango du sari gisa. Datorren urteko edizioan egingo da sari banaketa ekitaldia. Bestalde, Juan Ortega Roldan antzerki sustatzaileak jaso du Umore Azokako 2015eko Ohorezko Saria, Eibarko Antzerki Topaketak antolatzen egindako lau hamarkadengatik eta arte eszenikoen alde egindako lan eskergatatik.

Epaimahai profesionalak bost kide izan ditu: Filgi Claverie (Hameka eta Harri Xuri sormen fabrikako ordezkaria, Lapurdi), Anna Giribet (FiraTàrrega), Elena Ros (ikuskizun ekoizle eta banatzailea), Fernando Marín (Vitoria-Gasteizko Kaldearte-Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiaren zuzendaria) eta Iñaki Ziarrusta (zuzendaria, aktorea eta eszenografoa).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa