Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-05-13 UDA15 kanpainaren aurretiko izen-emate epea maiatzaren 18an irekiko da Plazen zozketa ekainaren 4an izango da, goizeko 11:00etan, Sakonetan
Campaña UDA / UDA kanpaina

Leioaztar gazteei zuzenduta dagoen UDA15 kanpainaren aurretiko izen-emate epea maiatzaren 18an irekiko da. Zehazki 2002 eta 2008 urte bitartean, biak barne, jaiotako leioaztarrei zuzendutako dago uztailean martxan jartzen den programa berezi hau.

Egun horietan jarduera desberdinak egiten dira, parte-hartzaileen adinaren arabera; hala ere, guzti-guztiek izaten dute ezaugarri komuna: jolas, heziketa eta kirol arlokoak izaten dira. Iaz bezala, bi hamabostalditan (hamaika egun txandako) zatituko UDA 2015 kanpaina. Horrela, ume gehiagok gozatu ahal izango du ekimen honetaz.

UDA kanpaina Leioako klasikoa da, 20 urte baino gehiago daramatzana lanean. Aurten ere 7 eta 13 urte bitarteko 800 umek hartuko dute parte, txanda bitan banatuta, eta uztaileko opor egun hauetan egingo dituzten ekintzen artean azpimarragarrienak kirolak, tailerrak, txangoak eta bestelako irteerak izango dira. Udal programa hauen helburu nagusia kirola, kultura eta aisialdi osasuntsua gazteen artean sustatzea da, eta bide batez, opor egun hauetan gurasoei laguntzea.

Aurretiko izen-emate epea maiatzaren 22an amaituko da, behin-behineko onartuen izen zerrenda maiatzaren 26 eta 27an argitaratuko da, eta erreklamazio epea pasa ostean, ekainaren 3an, goizeko 11.00etan egingo da parte hartzaileen zozketa Sakoneta kiroldegian.

Erlazionatutako dokumentuak:

Aurretiko izena-emate orria (pdf, 734 kb)

Informazioa (pdf, 727 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa