2015-05-08
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten jardueretarako diru-laguntzak
Bigarren urtez jarraian, eta III. Berdintasun Planean aurreikusitako ekintzen barruan, Leioako Udalak Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten jardueretarako diru-laguntzak emateko oinarriak argitaratu ditu 2015 urte honetarako.
Diru-laguntza horien helburua da emakume eta gizonen berdintasun arloko programen finantzaketan laguntzea, edozein jarduera esparrutan, betiere Leioan badira eta beren xedea emakume eta gizonen arteko desberdinkeria ezabatzearekin lotuta badago.
Diru-laguntza hauen onuradunak izan daitezke indarrean dagoen Berdintasun Planarekin bat datozen ekintzak antolatzen dituzten emakumeen elkarteak, deialdiko baldintzak betez gero.