Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-04-28 Edukiontzi marroiak hondakin organikoak biltzeko
Contenedores marrones / Edukiontzi marroiak

Maiatzean bukatuko da edukiontzi Leioako kaleetan marroiak kokatzeko lana. Edukiontzi berri horietan, gure etxeetako hondakin organikoak, gordinak edo kozinatuak, botatzeko dira. Hondakinokin, gaur egun, ez da ezer egiten, baina oraindik aurrera, kalitate handiko konposta egin ahal izango da udalerriko mendi, parke eta gune berdeetan erabiltzeko.
 
Edukiontziak auzo guztietan jarri dira auzo ezberdinentzat errazago izan dadin etxeko hondakin organikoak botatzea. Hasiera batean biltzea espero den bolumenarekin ezin da edukiontzi bat jarri karga-gune bakoitzean, eta horrexegatik, estrategikoki banatu dira zonalde guztietatik. Udalerrian zehar jarri dira auzotarrek, karga-gunerik hurbilenean ez bada ere, edukiontziren bat hurbil edukitzeko aukera izan dezaten.
 
Prozesuarekin jarraitzeko asmoa dago. Hori dela-eta, sistema hobetzen joango da leioaztarrok sortzen ditugun hondakinen bilketa optimizatzeko.
 
Urrats berri honekin, dohainik banatu diren kit organikoak hartu dituztenek aukera izango dute birziklatzeko modu berri honekin berehala hasteko. Kit hori hartu ez dutenak, bere aldetik, oraindik pasatu ahal dira hondakin-bilketaren ardura duen enpresak Leioan daukan bulegotik (Independentzia 10).

Erlazionatutako dokumentuak:

Edukientzoien kokapena (pdf, 45 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa