Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-04-21 Mendibile Jauregiak Bizkaiko txakolinaren festa ospatuko du datorren asteburuan
Mendibile Jauregia / Mendibile Jauregia

Mendibile Jauregia elkarteak Leioako Branke Festaren (Leioako Txakolin Festa) I. edizioa antolatu du apirilaren 24tik 26ra bitarteko astebururako. Jai horretan, txakolinaren aurtengo denboraldia aurkeztuko da Leioako jauregian, Bizkaiko Txakolinaren Deituraren egoitzan. Leioako waterpolo eta gimnasia taldeek jarriko dute brankea, ereinotz-adar bat, Jatorrizko Deituraren egoitzan, txakolinaz eta labeldun produktuez gozatzeko asteburu horri hasiera emateko; jaia girotzeko, musika, herri kirolak, erakusketak eta haurren joko-gunea izango dira bertan.

Brankearen antzinako tradizioaren arabera, erramu berdearen adar bat jarri behar da baserriko fatxadan, txakolin berriaren eta edateko prest dagoenaren etorrera iragartzeko. Lehenengo edizio honetan, apirilaren 24an, Mendibile baserriko fatxadan brankea jartzeko ohorea Leioako Waterpolo taldeak eta Sakoneta Ginmasia Erritmikoko taldeak izango dute; izan ere, arrakasta ugari lortzen ari dira aurten.

Mendibile Jauregiko Brankearen festa herrikoiaren asmoa jaia urterik urte Leioan ospatzea da. Bizkaiko Txakolinak apirilaren 28an Euskalduna Jauregian egingo duen aurkezpen ofizialaren aurreko ekitaldi gisa antolatuko da.

Ibilbide enogastronomikoa

Brankearen Festa (Leioako Txakoli Festa) dela-eta, eta horren jarraipen gisa, Leioako Merkatarien Elkarteak udalerri osoan zehar zabalduko du festa, txakolinean oinarritutako ibilbide enogastronomikoarekin, apirilaren 27tik 30era; festa horretan, udalerriko ostalari guztiek parte hartu ahal izango dute.

Ibilbide horretan, Leioako merkataritza-establezimendu elkartu bakoitzak Bizkaiko Txakolinaren upategi bat ordezkatuko du, eta, erosketa bakoitzarekin, txakolina eta pintxoak dastatzeko eta botilak, bazkariak edo afariak lortzeko txartelak oparituko dituzte.

Gainera, Leioako ibilbide enologiko honetan, Bizkaiko ardo hauen bilduma zabala dastatu ahal izango da, txakolinean oinarritutako pintxo eta menuekin batera, eta sariak emango zaizkie ibilbidea amaitzen duten guztiei.

Musika eta erakusketak

Mendibile Jauregiaren inguruan, hainbat karpa jarriko dira; horietan, Bizkaiko txakolin onenak dastatu ahal izango dira, eta labeldun produktuen gastronomiaz gozatu ahal izango da bertako askaldegian.

Horrez gain, txakolinaren interpretazio zentroa bisitatu eta herri kirolen inguruko erakusketa ikusi ahal izango da. Hori guztia, musika herrikoiarekin, kontzertuekin eta haurrentzako jokoekin, jai giroan.

Apirilaren 24an, Brankea jartzearen hasierarekin bat eginez, Pablo Astrain artistak (Mendibile Jauregiko horma-irudiaren lehiaketako lehen irabazlea) horma-irudiko txakolin gorriaren aztarna han bertan amaituko du.

Gainera, jauregiaren barrualdean Pablo Astrainen obraren erakusketa bat egongo da zabalik maiatzaren amaierara arte. Brankearen Festaren (Leioako Txakolin Festa) publizitate-kartela ere artista berberak egin du, eta horma-irudi berrian oinarrituta dago.

Informazio gehiago:

Mendibile Jauregia

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa