Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-31 Mendekotasuna duten eta familia zaintzaileentzako udal zerbitzuak Urteak daramatza Udalak mendekotasuna dutenen bizi kalitatea eta beren zaintzaileena hobetzeko doaneko zerbitzu desberdin asko eskaintzen
Personas dependientes y familias cuidadoras / Mendekotasuna duten eta familia zaintzaileak

Leioako Udalak garapenerako zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu Zainduz programaren bitartez, ekintza, etxean bizi diren eta mendekotasuna dutenen eta bere familien edo zaintzaileen bizi kalitatea hobetzeko diru-laguntza eta gizarte zerbitzu batzuen bitartez alegia. Programa honek mendekotasuna duen pertsona bere inguru sozialean eta familian geratu ahal izatea sustatzen du horrela.

Zainduz Programa 2009tik dago martxan Leioan, Bizitzen Fundazioaren eskutik, Leioako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenari esker. Ordutik hona, zenbait ekintza abiatu dira mendekotasuna duten pertsona eta bere familiei laguntzeko, eta horrela, zaintza hurbila eta afektiboa ahalbidetu.

Pasa den 2014ko abenduaren 15ean, Zainduz Programa esleitzeko kontratu berria gauzatu zen, lau urterako, eta urtean, 40.900 euroko aurrekontua duena. Zainduz Programa eta Leioako Udalak eskaintzen duen etxean laguntza eduki ahal izateko kontratazioetarako diru-laguntzak erakunde honek ahulezia egoeran bizi diren pertsonei laguntzeko egiten duen ahaleginaren emaitza dira.

Lan ildo nagusiak

Zainduz diziplina anitzeko talde batek osatzen du, eta prestakuntza eta autozaintzarako ekintza desberdinak eskaintzen ditu, ahal den neurrian, zaintza lan horretan laguntzeko:

- Autonomia pertsonala sustatzea: helburua da mendekotasun egoerei aurrea hartzea edo horiek larriago bihurtzea ekiditea, eta autonomia pertsonala eta bizi baldintza osasuntsuak bultzatzeko ekintzak garatzea, mendekotasuna dutenei eta herritar guztiei zuzenduak, baita prebentziorako eta berregokitzerako programa psikosozial bereziak ere, mendekotasuna dutenei zuzenduak.

- Taldekako laguntza psikologikoa eta autolaguntzarako taldeak: mendekotasuna duen pertsona zaintzetik eratorritako alterazio fisiko eta psikologikoak jorratzen dituzte, baita horiek prebentzioa ere. Posible da, halaber, banakako laguntza psikologikoa arreta pertsonalizatuagoa behar dutenentzat. Autolaguntzarako taldeek harremanetan jartzen dituzte antzeko egoeretan dauden zaintzaileak eta elkarri laguntza emozionala emateko aukera ahalbidetzen dute.

- Prestakuntza eta informazioa: prestakuntza ekintzek (ikastaroak, mintegiak, tailerrak…) zaintzaileen eskura jartzen dituzte zaintza gaitasun eta teknika ezberdinak, baita autozaintzarako estrategiak ere. Mendekotasuna duen pertsonaren bat zaintzen duten familiei zaintzari buruzko informazioa, balorazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen zaie horrela.

Banakako elkarrizketak

Zainduz Programaren barruan ere, Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, arreta, aholkularitza eta informazio orokorreko zerbitzua eskaintzen zaie zaintzaileei, zaintzaren aspektu desberdinei eta existitzen diren zerbitzuei buruz, edota euren kasua bideratu egiten da. Herritar guztiei, orokorrean, mendekotasuna dutenei eta senide zaintzaileei mendekotasun eta zaintzari buruzko informazioa ematen zaie.

Programa zabaltzeko eta erakartzeko lehen fase honetan, banakako 28 elkarrizketa egin dira kasuei buruzko informazioa hartzeko, Zainduz Programa azaltzeko eta 2015erako aurreikusta dauden ekintza guztiei buruzko informazioa emateko. Elkarrizketa horietan, 2015eko martxora arte, honako hauek antzeman dira:

- Etxean bertan psikoestimulatzeko programarako 12 kasu. Horietatik, zortzirekin lanean hasi gara eta bat itxaron zerrendan dago. Bik uko egin dute, eta beste kasua eguneko zentro batera bideratu da.
- Etxean bertan banakako laguntza psikologikoa emateko 9 kasu. Zazpirekin hasi gara eta beste biak zain daude.
- 8 pertsona badaude laguntza psikologikoko taldean. Beste bi kasu posible daude.
- 5 bikote tailer psikoludikorako. Programa ez da hasi oraindik.
- 2 pertsona jokabidearen nahasmenduekin moldatzeko banakako prestakuntzarako. Martxoaren 24an hasi da.

Beste prestakuntza ekintza batzuk

Badaude beste prestakuntza ekintza batzuk programatuta aurtengo, hastear daudenak, Zainduz Programaren barruan. Guztiak izango dira astearteetan, 16:00etatik 18:00etara:

- Zaintzan, jokabide zailekin moldatzea. Maiatzaren 5, 12, 19 eta 26an, eta ekainaren 2 eta 9an.
- Laguntza teknikoak eta etxea egokitzea. Ekainaren 16an.
- Gizatek bisitatzea. Ekainaren 23an.
- Baliabide juridiko interesgarriak zaintzarako. Ekainaren 30ean.
- Zine-foruma. Uztailaren 7 eta 14an, eta abenduaren 15 eta 22an.
- Autozaintza zaintzaileentzat. Irailaren 8, 15, 22 eta 29an, eta urriaren 6 eta 13an.
- Tailerra: antsietateari zelan aurre egin. Urriaren 20 eta 27an, eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24an.
- Kafe-solasaldia: abenduaren 1ean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa