Zorionak!
Bilaketak
Igandea, 2024ko Abenduaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-30 Ingurumenarekin konprometitutako udalerria
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Leioako Udala hasi egingo da herritarren zabor poltsa osatzen duten hondakinen beste zatiki bat bereizten eta batzen. Orain arte, edukiontzira botatzen ziren hondakin horiek bigarren erabilera bat emateko aukerarik gabe. Hemendik aurrera, etxean sortutako hondakin organikoak birziklatuko ditugu horiek bosgarren edukiontzi edo edukiontzi marroira bota ondoren.

Hondakin hauek baliabide bikaina dira, eta horrela ikusi behar ditugu, materia organikoa bereizita batzearen ondorioz, udalerriko lorezaintzarako erabiliko den konposta egingo delako. Helburua da etxebizitzen %30ek banatzea materia organikoa, eta horrela, Leioa iraunkorrago egin. Horrexegatik, leioaztarren laguntza eskatzen dugu, heroien antzera, ingurumenaren aldeko lan handia egin dezakegulako.

Herritarrei lana errazteko, zerbitzuan izena ematen duen etxebizitza bakoitzari materia organikoa batzen laguntzeko kit bat emango zaio doan, ingurumenaren aldeko borrokan dauden gure heroientzako kita.

Ingurumenaren aldeko hobekuntza honi beste bat batu behar zaio: udalerriko argietarako erabiltzen den energiaren optimizazioa. Kontratu berria egin dugu, argi publikoen gaurko mantentze lanekin jarraitzeaz gain, argi publikoak dauden gune guztiak hobetu eta optimizatzeko helburua duena, kanpoko argiteriaren eraginkortasuna hobetzeko.

Dena Leioa iraunkorrago baten alde, garbiagoa eta ingurumenarekin atseginagoa, leioaztarron onerako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa