Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-30 Leioako Udala lanean ari da administrazio tramiteak bateratu eta errazteko herritarrei begira Proiektu hau, gauzatze fasean dagoena, funtzionario eta herritarrentzako Prozeduren Eskuliburuarekin bukatuko da
Ayuntamiento de Leioa / Leioako Udala

Leioako Udala, beste hamar udalerrirekin batera, Prozeduren Eskuliburua sortzeko lanean ari da. Horri esker, administrazio izapideak erraztuko dira eta erakundeak herritarrengana gehiago hurbildu. EUDELek gainbegiratuta, zenbait lan ildo barne hartzen duen programa abiarazi da: erakundeek jarduera jarraibide batzuk eta informazio agiriak sortzea.

Udalerri batzuek, Leioa tartean, administrazio izapideak gerturatu eta bateratu nahi dituzte herritarrekiko harremana hobetu ahal izateko eta udalerriko auzotarrentzako arreta bulego batzuetan martxan jarri diren jarduketa batzuk osatu.

Erakundeak herritarrengana hurbiltzeko eta administrazioko kudeaketak sinplifikatzeko ekimen honen barruan, ekintza konkretuak daude. Lehenengo, aipatutako Prozeduren Eskuliburua egitea leioaztarrekin kontaktuan dauden Udal sail guztietako lana arrazionalizatu eta bateratzeko. Eta bigarrenik, arreta bulegoak fisikoki aldatzea, instalazioak bateratzea eta informaziorako eskuorriak egitea herritar eta funtzionarioek erabil ditzaten.

Idazkaritza, Ekonomia, Hirigintza, Gizarte Zerbitzu, Kirol eta Kultura sailetako tramiteak errazteko jarraibideak bukatuta daude, baina ez hori bakarrik, horiek EUDELen aurkezteko ardura duen udal Koordinazio taldeak ere gainbegiratu ditu –lehen aldiz-, beste bederatzi udalerrik parte hartzen duten proiektuaren barruan.

Prozeduren eskuliburua idazteko prozesuan, gaur egun, Prestakuntza eta Enplegu, Udaltzaingo eta Herri Partaidetza sailetako bateratze eta sinplifikatze irizpideak adosteko fasean ari dira.

Mostradoreak kentzea

Prozeduren Eskuliburua egiteaz gain, Leioako Udalak Herritarrentzako Arretarako sailetan dauden mostradoreak kentzea ere aurreikusten du. Ekimen hori martxan jarri da, honezkero, Diruzaintza sailean, 2014ko azken hiruhilekoan, udaletxeko solairu nagusia eraldatzeko ideia-lehiaketa baterako deialdia eginez.

Filosofia berbera aplikatuko da Gaztelubideko udal bulego deszentralizatu berrian.

Leioako Udaleko bulego eta sail desberdinetan egin ahal izango diren tramiteak ezagutzera emateko, Prozeduren Eskuliburuan 120 fitxa agertuko dira, tramite horien kokapena, itxura, datu nagusiak (ordutegiak, telefonoak, helbideak) eta identifikazioa modu erraz eta erakargarrian aurkeztuko dituztenak.

Eskuliburua agiri bizia denez, etengabe hobetu eta eguneratuko dena (lege edo irizpide aldaketengatik, adibidez), Leioako Udalak ez du bazterrean utzi fitxa horietako informazioa zabaltzea, sail bakoitzeko datu bereziekin. Adibidez, Kultur Leioaren kasuan, egitaraua erants liteke.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa