Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-27 Leioak gaikako bilketa handituko du materia organikorako bosgarren edukiontziarekin Leioako Udalak 69 edukiontzi marroi kokatuko du ingurumenaren aldeko konpromisoa indartuz
Contenedor marrón / Edukiontzi marrioa

Leioako Udalak gaikako bilketa zerbitzua handituko du zabor poltsa osatzen duten hondakin-zatiki berri bat bilduz. Hemendik aurrera, etxean sortutako hondakin organikoak birziklatu ahalko dira, gordinak edo kozinatuak, horiek bosgarren edukiontzi edo edukiontzi marroira botata. Udalerri osoan, 69 edukiontzi berri jarriko dira, irekitzeko sistema elektroniko berritzaile batekin. Horri esker, hondakin bilketari buruzko datuak ezagutu ahal izango dira.

Gaur egun, zabor poltsaren %40 materia organikoa da. Hondakin horiek baliabide bikaina dira, eta horrela ikusi behar ditugu, materia organikoa bereizita batzearen ondorioz, udalerriko lorezaintzarako erabiliko den konposta egingo delako. Helburua da etxebizitzen %30ek banatzea materia organikoa, eta horrela, Leioa iraunkorrago egin. Horretarako, leioaztarren laguntza eskatzeko komunikazio kanpaina abiarazi da, heroien antzera, denen artean, ingurumenaren aldeko lan handia egin dezaketelako.

Gaikako bilketako hondakin organikoak Bizkaiko Konpostegira, ARTIGAS-era, eramango dira, eta bertan, konpostatze prozesuaren bidez, kalitate handiko konposta lortzen da. Konpost hori, honezkero, erabili egiten da nekazaritzan, lorezaintzan eta obra zibilean ongarri gisa. Tratamendu horrekin dirua aurrezten da hondakin guztiak baliatzen direlako.

Kit organikoa doan

Zerbitzuarekin bat egiten duten etxebizitza bakoitzari materia organikoa banatzeko kita emango diogu, dohainik. Guztira, 4.500 kit banatuko dira, eduki hau dutenak: zakarrontzi aireztatua, etxean hondakinak batzeko; 40 poltsa biodegradagarriko biribilkia; zer birzikla daitekeen jakiteko imana; eta edukiontzi marroia irekitzeko giltza elektronikoa. Garrantzitsua da aipatzea ezin dela plastikozko poltsarik erabili, bakarrik poltsa biodegradagarriak, kitean datozenak bezalakoak.

Poltsa biodegradagarria hondakinez beteta dagoenean, edukiontzi marroian sartu ahal izango da. Horretarako, edukiontzia irekitzeko, zerbitzura inskribatuta daudenek giltza elektroniko bat edukiko dute. Txartel hori ekimen honetan inskribatutakoei bakarrik emango zaie, batutako materiarekin kalitatezko konposta lortzen dela bermatzeko.

Leioako Udalak herritarrak misio garrantzitsu honetara batzera animatu nahi ditu, eta materia organikoa edukiontzi marroian birzikla dezatela. Leioaztarren laguntzari esker, ingurumenarekin konprometitutako udalerria lortuko dugu.

Informazio karpak

Informazio karpa gorri batzuk jarriko dira, eta han, doaneko kitak hartu ahal izango dira. Horrez gain, nahi izanez gero, ekarpenak eta proposamenak egin ahal izango dituzte herritarrek, bosgarren edukiontziaren instalazioa eta erabileraren eraginkortasuna hobetzeko.

Karpara joan ahal izateko hitzorduak honako hauek dira: Sakoneta Kiroldegiaren kanpoaldean, apirilaren 7an; Udondoko Bulebarrean, apirilaren 8an; Txorierrin, apirilaren 10ean; eta azkena, Basaezen, apirilaren 13an. Goiz eta arratsaldeko ordutegian egongo da irekita, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara.

Merkatariak gehitzea

Birziklatze kanpaina hau hondakin mota hauek sor ditzaketen merkatariei ere luzatu zaie. Horretarako, bilketa kudeatzen duen enpresarekin harremanetan jarri beharko dute, euren informazio bulegoan (Independentzia 10) edo 944315803 telefonora deitu. Enpresako arduradun bat merkatariarekin geratuko da bilketa honetarako erabili behar den ontzi berezia eta azalpen guztiak emateko. Bien artean, merkatari bakoitzaren benetako beharrizanak azterturik, zehaztuko dute saltoki horretarako bilketaldia.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 2444 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa