Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-23 Berbodromoa
Berbodromoa / Berbodromoa

Zertarako da? Euskara kalera ateratzeko, euskararen erabilera indartzeko eta herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jartzeko lekua da Berbodromoa.

Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzeko; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek emateko; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari euskaraz gehiago egitera motibatzeko; euskaraz egiteko ohitura dutenei euren euskara besteei erakusteko eta euskara ikasten ari direnekin konpartitzeko.

Berbodromoan, euskaldunak eta euskara ikasleak elkartuko dira eta elkar ezagutuko dute, jai-giroan tarte atsegin bat pasatzeko.

Norentzat da? 16 urtetik gorako euskaldunentzat eta euskara ikasten ari direnentzat.

Noiz izango da? Martxoaren 26an.
Goizeko saioa: 10:15
Arratsaldeko saioa: 19:00

Nola egingo dugu?? Sakoneta kiroldegian egingo dugu, aulkiak egongo dira taldeak egiteko eta zenbakiekin zehaztuko ditugu taldeak. Talde bakoitzean bost pertsona egongo dira, dinamizatzailea eta lau lagun, berriketa lasaian kafea hartuz. Taldeetan euskara ikasten ari den jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dugu eta interes gai bati buruz berba egingo dugu.

Aurten gai bakarra izango dugu berbagai: Euskara

Gaia bakarra bada ere, hiru azpiatal izango ditu jendeak berbagai ordubeteko tartean: euskara ikastea, euskara erabiltzea eta nola indartu euskara Leioan.

Azpiatal bakoitzarentzat 15-20 minutu izango dira eta baten eta bestearen artean, parte-hartzaileak taldez mugituko dira, berbakidez ere aldatuz, horrela 12 lagunekin verba egiteko aukera izango du parte hartzaile bakoitzak.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 164 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa