2015-03-20
Sortarazi elkartearen aldeko Idi Proben Lehiaketa
Leioako Euskal Kirol Zaleak datorren martxoaren 21erako emakumeek gidatutako Idi Proben V Lehiaketa antolatu du Ondizeko probalekuan. Proba 19:00etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balio du. Oraingo honetan, Ainhoa Ibarzabalek, Amaiur Arbelaitzek eta Irene Artetxek parte hartuko dute.
Lehiaketa hau solidarioa da eta bildutako diru-kopurua Sortarazi elkartearentzat izango da. Elkarte hau irabazi asmorik gabeko erakundea da eta gizarte ekintza bultzatzen du, giza sustapena eta justiziaren aldeko ekintzarekin konprometitua dago, eta beren egitekoa arrisku edo gizarte-desabantaila egoeran dauden gizon eta emakumeen garapen integrala sustatu eta laguntzea da.
Probetan, Jose Mª "Osaba" Legarretari, idi probetan emakumeen parte hartzearen bultzatzaileari omenaldia egingo zaio.