Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-18 Behargintza Leioak 52 enpresa proiektu sortzen lagundu du
Oficinas en Leioa / Bulegoak Leioan

Behargintza Leioako ekintzailetza arloak 42 enpresa proiektu sustatu ditu 2014an. Hazten ari den ekintzailetzak aholkularitza zerbitzuak eskatzen ditu enpresak abiarazteko orduan, negozio berritzaile eta lehiakorrak sortzeko helburuarekin.

Behargintza Leioak duen eginbehar nagusia da autoenplegu proiektua martxan jarri nahi duten leioaztarrei edo kanpokoak izanik, Leioan, herriak duen potentzialtasun ekonomikoagatik, abiarazi nahi dutenei lagundu eta aholkatzea.

Kasu bietan, Behargintzak prestakuntza berezia eskaintzen du enpresak sortze eta kudeatze arloetan, eta horrez gain, negozio eredua definitzeko aholkularitza, bideragarritasun plana gainbegiratzea eta forma juridiko, abiarazteko izapide eta diru-laguntzei buruzko informazioa.

Azken urteotan batutako datuok berresten digute ekintzailetzak gorako joera duela, kasu batzuetan, gaurko lan merkatuak duen egoeraren eraginez. Hala ere, enpresa sortzeko bokazio interesa izan zein langabezia egoera baten ondorioz izan, jendea udal zerbitzu honetara dator ilusio eta gogo handiz, eta horiek dira euren proiektuari forma ematen hasteko zutabeak.

Enpresa martxan jartzeko ibilbidea ez da erraza, eta horrela ikusi behar dugu, merkatua gero eta lehiakorragoa delako, eta gaur bizi dugun lehia gogorraren ondorioz, bezeroek bikaintasun maila igotzea eskatzen digute, bai produktu edo zerbitzuaren salmentan, baita gure enpresaren kudeaketa eta kontrol egokian ere. Horretarako, gakoak dira prestakuntza, aholkularitza eta enpresa lankidetza sustatzeko kontaktu sare eguneratua.

Leioako biztanleak ezagutzeko asmoz eta enpresen arteko harremanak sortzeko ideiarekin, udal aldizkari honen bitartez, hiru hilik behin, udalerriko enpresa berriez eta leioaztarrek udalerritik kanpo sortutako enpresa proiektuez informatu nahi dizuegu. Hala ere, ekimen horrekin hurrengo aldizkarian hasi baino lehen, balioan jarri nahi ditugu 2014an abian jarri ziren 52 proiektuak.

Behargintzaren webgunean eskura duzue udalerriko enpresa guztien direktorioa.

Erlazionatutako dokumentuak:

2014ko sortutako enpresak (pdf, 35 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa