Leioako etxebizitza hutsaren parkearen benetako egoera jakiteko asmoz eta etxebizitza hauek alokairuaren merkatuan sartzeko aukera ezagutzeko iaz eskatu zen ikerketaren emaitzak eskuan ditugula, Leioako Udala Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailburuordetzarekin harremanetan jarri da Leioan etxebizitzen alokairua sustatzeko programa publikoak osatzeko. Hiritarrek aukera hau beldur eta aurreiritzi barik balioestea espero dugu, neurri hauek beti errespetatuko baitituzte jabeen borondatea.
Hortaz, hartuko diren beste neurri batzuen artean, erakunde biek ASAP eta Bizigune programekiko atxikimendu-hitzarmena sinatuko dugu Leioako etxebizitza hutsen jabeak programa publiko hauetan izena ematen duten pertsonekin harremanetan jartzeko. Neurri hauek guztiak beren betebeharrak betetzea ahalbidetuko dien etxebizitza eskuratzeko modu bat behar duten pertsona guztiei helarazi nahi dizkiegu. Helburua Leioa iraunkorra eta herritarren neurrikoa egitea izango da beti.
Ildo honetan, udal flotan auto elektrikoak eta hibridoak gehituz ere aurrerapauso handiak egiten ari gara udalerri iraunkorrago baten alde. LeioaBidean programaren bidez erosketak banatzen ari denari lorezaintza zerbitzua eguneroko lanean erabiltzen duena gehitu behar zaio, eta kale garbiketarako eta hondakinen bilketa egiteko erabiliko direnak ere bai.
Leioak merezi duelako eta leioaztarrek behar dutelako, Udaletik erabilitako energiak aurreztearen eta kalte gutxien egiten digutenak erabiltzearen aldeko apustu sendoa egiten jarraituko dugu.