Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-02-20 Garbiketa eta bilketa zerbitzuaren hobekuntza baliabide eta ibilgailu berriei esker Garbiketa eta hondakinei buruzko arreta bulegoa irekitzea ere barne dago
Mejora del servicio de limpieza y recogida / Garbiketa eta bilketa zerbitzuaren hobekuntza

Leioako Udalak aurkeztu egin ditu garbiketa eta hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzu berriak edukiko dituen elementuak eta hornidurak. Duela gutxi berriztatu den zerbitzu horrekin osoko soluzioa eman nahi zaie Leioako gaurko eta biharko beharrizanei, jasangarritasun osoz eta zerbitzua etengabe hobetzeko bokazioarekin.

Garbiketa eta bilketa zerbitzu berriaren oinarriak Tokiko Agenda 21-ek Leioarako markatzen dituen premisetan daude. Jarraibide horiek betez, ingurumenean inpakturik txikiena izango du eta birziklatzea ahal beste sustatuko da hiru jardunbideren bitartez: lehena, emisio atmosferiko eta akustikoak murriztea, ahal den guztia, arlo horretan aurrerakuntza teknologiko handiak dituzten ibilgailuak erabiliz. Halaber, ibilgailu txikienak (brigadak eta laguntzarakoak) hibridoak edo elektrikoak dira; eta kaleak garbitzeko makinak, haize-makinak eta bestelako tresnek intsonorizazio sistemak edukiko dituzte.

Bigarren jardunbidea baliabide naturalen kontsumoa murriztean datza. Alde batetik, ibilgailu hibrido eta elektrikoak erabiliz, nabarmen jaisten da erregai eta lubrifikatzaileen erabilera, eta bestetik, ur edangarriaren kontsumoa jaitsi nahi da igerilekuetako ura (edan ezin dena) aprobetxatzeko sistemak eta ibilgailuak gordetzen diren lekuan egongo den euriak hartzeko sistema erabiliz. Ur hori, horrela, ureztatzeko, garbitzeko, hezetzeko eta abar erabili ahal izango da.

Eta hirugarren jardunbidea birziklatze tasak handitzeari dagokio, albait hondakin gutxien bidaliz zabortegi edo erraustegietara. Hori onuragarria izango da udalerriaren jasangarritasun ekonomikorako. Horretarako, bilketa-plana diseinatu da, jatorrian hondakinak banatzea lehenesten duena, eta ondorioz, gehiago birziklatzen da berrerabil, berreskura edota birzikla daitezkeen zatikien bilketa zerbitzuak indartuz eta zerbitzu berriak sortuz, hala nola, hondakin organikoak biltzeko zerbitzua. Gainera, orain arteko bilketa selektiboko zerbitzuak ere indartzen dira, papera eta etxeko tresna handiak biltzekoak alegia.

Herritarren arretarako bulegoa

Zerbitzu berrian nabarmentzekoa den beste aspektu bat leioaztarrengandik hurbil egoteko egiten den ahalegina da. Horretarako, bulego bat prestatu da Independentzia 10 helbidean, herritarrengandik hurbil egoteko, zalantza eta kezkei erantzun ahal izateko.

Bulego honek, buruz-buruko tratua eskatzen duten zerbitzuei erantzuna emateaz gain (tresna handiak, bilketa organikoa, merkataritza eta ostalaritzarako edozein atez ateko zerbitzu…), auzotarren kexa edo iradokizunak bideratzeko balioko du, baita hondakinei buruzko aholkularitza emateko ere, adibidez, toxiko edo arriskutsuak izan daitezkeen hondakinak, edo elementu arrotzak garbitzeko jarraibideak emateko ere bai.

Etorkizunerako ere, txikientzako ingurumen-hezkuntzako ikasgela abian jarri nahi da kokaleku honetan, udalerriko eskolekin aktibitate desberdinak koordinatuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa