Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-02-12 2015eko Umore Azokaren kartela
Umore Azoka / Umore Azoka

Aurten, 2015eko Leioako Umore Azokak (Kaleko artisten XVI. Azoka) bizarra eta pasta-betaurrekoak janzten ditu, eta hipster erara, kaleko arteekin duen konpromiso eta hurbiltasuna erakusten du. Maiatzaren 21etik 24ra, Umore Azokak bizitzeko beste modu bat aurkeztuko du: antzerkia, dantza, zirkua, pailazoak… kaleak bere egingo dituzte lau egun berezi horietan.

Aurtengo Umore Azokan parte hartzeko 410 eskaera jaso dira (42 Euskaditik, 234 beste autonomia-erkidego batzuetatik eta 134 gehiago beste 20 herrialde desberdinetatik). Horietatik 74 estreinaldi-proposamenak (20 Euskaditik, 38 estatutik eta 16 beste herrialde batzuetatik) eta nazioarteko konpainien artean, Estatuan estreinatzeko 53 proposamen.

Nagusi diren joeretatik aldenduz, Umore Azokak nortasuna erakusten du, berezko nortasuna, bere aurtengo programazioa ixtear dagoen une honetan. Gutxi barru, hautatutako konpainien aurrerapena emango dizuegu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa