2015-02-11
Zure konfiantzazko dendetako erosketak etxean
Leioako Behargintzak bultzatutako Merkataritza Biziberritzeko Plan Nagusiaren prozesu luzearen ondoren, Leioako merkatarien partaidetza aktiboa izan zuena, leioaztarrek hiri-merkataritzan gehiago parte hartzeko bide batzuk zehaztu ziren.
Batu ziren datuen arabera, ondorioztatzen zen leioaztarrek azalera handietan erosten dutela, batez ere, erosotasunagatik. Hortaz, Leioako Behargintzak, merkatarien eskutik, abenduan, doaneko banaketa zerbitzua jarri zuen abian, herriko dendetan erosten dutenek erosketak etxean jasotzeko.
Zerbitzu erosoa, zuzena, konfiantzazkoa eta dohainik. Eta leioaztarrentzat ez da oharkabean igaro, egunez egun, gero eta bezero gehiagok erabiltzen dutelako. Leioan erosketa egiteko aukera ematen du, konfiantzazko dendetan, poltsak gainean eraman behar gabe, eta etxean jaso ordu gutxitan, eta ez dago kostu gehigarririk ez.
Zerbitzua martxan jartzeko, Udalak, langabezian denbora luzea zeramaten pertsonak kontratatzeaz gain, ingurumena errespetatzen duen sistema hautatu du: banaketa egiteko furgoneta elektrikoa.
Lerro hauen bitartez, leioaztarroi animatu nahi zaituztet zerbitzu berri hau erabiltzera, guztion eskura dago eta udalerriko denden biziberritze ekonomikoan laguntzen du.