Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Azaroaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-11-28 Lankidetzak
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Gabonak datoz, eta zorionez, gure kale komertzial nagusienetariko bat sasoi onean dugu. Luis Bilbao Libano guztiz eraldatu da, oinezko eta ibilgailuen segurtasuna hobetu da eta beste berrikuntza batzuk dauden, begien bistan ikusten ez direnak, baina onuragarriak izango direnak leioaztarrentzat.

Kale hau birgaitzen izan dugun esperientzia onak horrelako egitasmoak udalerriko beste kale eta zonalde batzuetan proiektatzera animatzen gaitu, eta horretarako, kasuz kasu aztertzen ari gara. Guztietara heldu nahi dugu, lehentasunak behar bezala markatuz.

Kalearen hobekuntza, une oro, inguruko merkatari eta auzokoen iritziarekin kontrastatu eta kudeatu da. Eurei esker, zenbait batzar eduki ondoren, hasierako proiektuaren gaineko aldaketa txikiak jaso dira.

Adostasuna nabarmena izan da eta esperientziak gogoz bete gaitu proiektu berrietarako eragindakoen iritzia jasotzen jarraitzeko, eta denen gustura egitea ezinezkoa izan arren, gutxienez, saiatuko gara azken erabakiak eztabaidatzen eta argudiatzen.

Leioako Udalak eta Merkatarien Elkarteak abian jarritako beste ekimen bat etxez etxe banatzeko zerbitzu berria da. Merkataritza Biziberritzeko Plan Nagusitik atera zen ideia hori, eta gaur egun, abian jarri dugu Leioako Udalak eta Merkatarian Elkarteak.

Lankidetzak bere fruitua ematen jarraitzea espero dugu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa