Zorionak!
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Abenduaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-10-24 Egia, justizia eta ordaina
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Giza eskubideak eta gure herri identitatea, tokiko komunitate gisa dugun identitatea, oinarrizko erreferentzia dira Udalaren eguneroko lanean. Horrexegatik, agintaldi honen hasieran, eta nire aurretik kargu honetan egon zen Eneko Arruebarrenak sentsibilitate handiz sustatuta, irmotasunez egin genuen aurrera egitasmo honekin, Leioan, 1936 eta 1945, urteen artean jazotakoari buruzkoa. Eta asmoa zen, bereziki, garai hartan udalerrian bizi zirenengan arreta jartzea.

Bi urtez, Arantzadi Zientzia Elkarteko langileek maitasun eta profesionaltasun osoz egin duten ahaleginari esker, lan handia argitaratzea lortu dugu. Espainiako Gerra Zibilak kolpatutako hamar izen eskasekin hasi ginen, eta Leioako 62 hildako, 10 zibil, 260 ebakuatu eta 271 errepresaliaturen historia batzea lortu dugu.

Bilketa lan handi honekin gure herriaren eta herritarren historia ezagutu ahal dugu, eta posible izan da Kultur Leioako Memoriaren Bulegora hurbildu zineten leioaztar guztion testigantza eta dokumentazioari esker.

Eskerrik asko gure historia ezagutarazi eta dokumentatu diguzuen guztioi. Horrek gure gaurko errealitatea ulertzen laguntzen digu, urteetako sufrimendu eta errepresioak ez zutela eragotzi giza eskubide eta askatasun demokratikoen balioak gailentzea, Leioako gizarteak bere egin dituen balioak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa