Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-01-15 Leioak 4000 euro baino gehiago batu ditu Mari Pepa eta Arloterekin herriko familia behartsuenentzat
cheque / txekea

Abenduaren 11n, Leioak ekimen solidarioa jarri zuen martxan, gure udalerrian gizarteratzean lan egiten duen Sortarazi elkartearentzako dirua batzeko asmoz. Ekintza desberdinen bidez, panpinak saltzea edo afari solidarioa adibidez, 4.000 euro baino gehiago batu dira familientzako oinarrizko elikagaiak erosteko.

Kanpainia solidarioak, “Leioa Bidean” ekimenera batuta dauden merkatarien laguntzarekin, Mari Pepa eta Arloteren panpinak saltzean zetzan alde batetik. Pertsonaia leioaztar jator horiek, herriko jaietan Leioako elkartekideek pertsonifikatzen dituztenak, Gabonetan itzuli dira aurten, eskuz egindako panpina modura.

Hasieran 100 unitateko aurreikuspena bageneukan ere, bi tamaina desberdinetan, gehiago egin behar izan ditugu eskaera oso handia izan delako, eta azkenean, 74 panpina txiki eta 41 handi saldu dira. Handiek 20 euro balio zuten eta txikiek 10. Prezio horiek aintzat hartuta, guztira 1.580 euro batu dira panpinen salmentarekin.

Bestalde, kanpainaren beste ekimen bat abenduaren 18ko afari solidarioa zen, Mendibile Jauregian. Pertsona bakoitzak 50 euro ordaintzen zuen, eta horietatik, 25 euro dohaintzarako ziren. 70 pertsonak parte hartu zuen, eta gainera, Mari Pepa eta Arloteren edizio berezien aurkezpena ikusteko aukera izan zuten, honako euskal diseinatzaile hauek eginak: Mercedes de Miguel, Javier Barroeta, Eder Aurre, Ramón Villamor, Maitane Galarraga eta Alberto “Sin Patrón”.

Ongintzazko afarian 1.750 euro batu ziren guztira. Eta panpinen edizio bereziekin, diru gehiago batzeaz gain, aukera eman nahi zitzaien afarira joan zirenei horietariko bat lortzeko, gaur izan den zozketarako txartelak salduz. Txartelek bi euro balio zuten eta 355 saldu ziren, 710 euro gehiago eskuratuz.

Behin kanpaina amaituta, leioaztar guztien beharrizan egoeran bizi direnekiko elkartasunaz hitz egin dezakegu, ekintzei esker lortutako diruaz gain, herritarrek beren kontura emandako aparteko ekarpena gehitu behar diogulako: 172,70 € .

Guztira, beraz, kanpaina osoan, 4.172, 70 € batu dira. Diru horrekin, elikagaien bankuaren eta modu jarraian ekimen horri laguntzen dioten erakundeen bidez jasotakoa osatuko du Leioako Udalak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa