Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-01-12 Cantate 2000 ikuskizunaren Europako estreinaldi absolutua eskainiko dute Euskaldunan Kantikak eta Leioako Gazte Orkestrak
Cantate 2000 / Cantate 2000

Urtarrilaren 24an, "Cantate 2000" kontzertu paregabea izango da Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, izan ere, Europako estreinaldi absolutua izango da. Jackson Berkey,Ipar Amerikako konpositore eta pianistaren azken obra handian hartuko dute parte Leioa Kantika Koralak eta Leioako Gazte Orkestrak.

XX. mendearen amaieran idatzi zuen Berkeyek 'Cantate 2000', eta New Yorkeko Carnegie Hallen estreinatu zen; bertan, publikoaregan ikusmin handia sortu zuen, eta oso arrakastatsua izan zen. Jackson Berkey Euskaldunan izango da obraren Europako aurkezpenean, eta, ekitaldi horretarako, bere konposizioaren bertsio landuagoa idatzi du, haur eta gazteen abesbatza handi baterako egokituta, orkestra osoarekin, pianoarekin eta bi marinbarekin.

"Cantate 2000" soinudun kolorezko mosaiko bikaina da, orkestra-aberastasunak, marinben misterioak, pianoaren kemen adirazgarriak eta abesbatzaren indarrak osatuta, latinezko eta ingeleseko testuen gehigarri ezohikoarekin. Hirugarren milurtearen etorrerari begiratzen dio, orain dela 2.000 urte izandako Mesiasen jaiotza pozgarriaren atzera begirakoan. Imajinazioarentzako estimulua eskaintzen du, espirituarentzako aire freskoa, eta bihotzetik sortzen den kanta pozgarriaren inspirazioa da.

Kontzertuaren lehenengo zatian, Leioa Kantika Koralak Munduko Abesbatzen Seulgo X. sinposioan eta ondoren Shanghai, Qingdao, Zhengzhou, Wuhan eta Beijing hirietako antzoki nazionaletan interpretatu dituen obretako batzuk aurkeztuko ditu. Leioako Orkestra gazteak, bestetik, tinbre koloretsuko eta moldaketa ikusgarriko bilduma eskainiko du.

Sarrerak salgai daude jada 12 eurotan Euskalduna Jauregiko lehiatilan (astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara) edota Kutxabank-en kutxazainetan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa