Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-12-30 Sakonetako igerilekuak astelehenean irekiko dira Udalak erabiltzaileek azken hilabeteetan izan duten pazientzia eskertu nahi du.
Sakoneta / Sakoneta

Azken hobekuntza lanak egin eta gero astelehenean, urtarrilaren 5ean, irekiko dira berriz Sakonetako igerilekuak, beraz, kiroldegiko bazkideek zerbitzu guztietaz gozatzeko aukera berreskuratuko dute.

Abuztuan egiten den kiroldegiaren itxiera aprobetxatuz, aurten, igerilekuak egokitzea erabaki zuen Udalak. Hobekuntza obra hauek honakoak ziren: igerilekuen aireztapena hobetzea eta zonalde honetako sabaia egokitzea. Bide batez, filtroak eta konpentsazio basoak hobetzea. Sakonetako igerilekuen kalitatea nabarmen handitzeko asmoz.

Zoritxarrez, hobekuntza horiek egiten ziren bitartean, ezustean, estrukturan egin beharreko beste obra baten beharra agertu zen. Beraz, igerilekuen irekiera hilabete batzuk atzeratu zen. Baina aurreikuspen datak betez astelehenean bertan irekiko dira igerilekuak, inoiz baino egoera onenean.

Bide batez Udalak erabiltzaileek azken hilabeteetan izan duten pazientzia eskertu nahi du.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa