Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-12-09 Leioako merkatariek Mari Pepa eta Arlote solidarioak jarriko dituzte salgai
Mari Pepa y Arlote / Mari Pepa eta Arlote

Leioa Bidean ekimenarekin bat egin duten dendek Mari Pepa eta Arlote solidarioak jarriko dituzte salgai Gabonetako jai hauetan zehar. Bi tamaina desberdinetako 100 unitate jarriko dira salgai udalerriko erakusleihoetan, burutazio batekin: leioaztarrak konbentzitu beharrizan handia dutenei laguntzeko.

Leioako Udalaren ekimenez dator ideia hau, eta Leioa Bidean proiektuan dauden denden partaidetza izango du. Helburua da udalerriko Sortarazi GKErentzako dirua biltzea Leioan beharrizana duten familia eta pertsonen artean elikagaiak banatu ahal izateko, geure solidaritatea behar dutelako.

Mari Pepa eta Arlote pertsonaia leioaztarren irudikapenak sortu dituzte Nigatik-artesaníak eta Mardela Pitxiak-ek, bi tamainatan, artilez eta eskuz eginak. Txikiek 10 euroko prezioa izango dute unitate bakoitzeko, eta handiek, aldiz, 20 eurokoa.

Bikoteka edo banaturik, Mari Pepa eta Arlote oroigarri edo opari kutun eta solidarioa izan daitezke Eguberrian.

Gabonetako afari solidarioa

Gainera, Sortarazi GKErako diru gehiago batzeko asmoz, datorren abenduaren 18an, 20:30ean, afari solidarioa egingo da Mendibile Jauregian. Bertan, sei euskal diseinatzailek sortutako hiru Arlote eta hiru Mari Pepa bakar eta errepikaezin aurkeztuko dira, eta gau horretan jarriko dira salgai.

Edozeini luzatzen diogu solidaritatez beteriko gau horretan parte hartzeko gonbita, udalerriko ondare den leku eder eta enblematikoan.

Afaria eta dohaintzaren prezioa 50 eurokoa da. Informazio gehiagorako edo lekua erreserbatzeko, deitu edo idatzi Behargintzara: 944 004 195 / behargintza@leioa.net.

Erlazionatutako dokumentuak:

Afari Solidarioa (pdf, 93 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa