Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-12-05 XXVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza azoka abenduaren 14an izango da
azoka / azoka

Abenduaren 14an, igandea, goizeko 10:00etatik 15:00etara Leioako Bulebarrean eta J.R Aketxe eta Errekalde plazetan XXVII. Nekazaritza eta Abeltzaintza azoka izango da. Euskadi osotik etorritako 75 ekoizle eta artisau hurbilduko dira Leioara, gehienbat bizkaitarrak (Abadiño, Orozko, Otxandio, Karrantza, Goierri – Erandio, Markina, Gernika, Leioa, Urduña, Kastrexana, Larrabetzu, Zornotza, Gatika, Loiu, Sondika, Zamudio, Igorre, Muxika, Mendata, Bermeo, Maruri – Jatabe, Gordexola, Mallabia, Bilbo, Trapaga, Berango, Urduliz, Gamiz, ….).

Goiz guztian zehar, produktu desberdinak dastatu eta salduko dira J.R. Aketxe Plazan: pateak, txerrikiak, barraskiloak, ogi eta pastelak, eztia, ortuariak, loreak eta landareak, txakolina, sagardoa, gazta, frutak, etab.

Gutxi gora behera, 80 abelburu izango dira erakusgai, hala nola, behiak, idiak, zaldiak, poneyak, astoak, gameluak, zebrak, ahuntzak, ardiak, e.a. Horietariko asko, irabazle izan dira Bizkaian eta Euskadin egindako hainbat lehiaketatan (Markina, Zamudio, Gernika,..). Aurten, gainera, 1.500 kiloko idia egongo da, eta arraza desberdinetako behiak: txarolesa, piriniotarra, blonda, limusina, asturiarra, frisiarra.

Ekintzei dagokienez, goizean zehar, Errekalde Plazan, euskal dantzak izango ditugu Gure Ohiturak Dantza Taldearen eskutik, eta herri kirolak (arpana, trontza eta harri jasotzaileak). Bulebarrean, abelgorrien azalpena eta pisatzea izango dira.

Leioako Merkatarien Elkartearen laguntzarekin, Eusko Labeleko barraskiloak eta sagardoa dastatzeko aukera ere izango da J.R. Aketxe plazan. Azkenik, Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendapenaren Bizkaitar Ekoizleentzako XVI. “Leioako Udala” lehiaketa burutuko da, eta publikoak ere dastatu ahal izango ditu gaztak (aurretik izena emanda).

Aurten, gainera, “Zure behirik gustukoena” lehiaketan parte har daiteke: partaide guztien artean, azokako produktuz beteriko otzara zozkatuko da, eta behi irabazleak saria izango du.
Eta gauza gehiago azoka animatzeko: trikitilariak y txistulariak, umeentzako tailerrak, paseoak poneyz, etab.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 532 kb)

Ekintzen egitaraua (pdf, 15 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa