Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-11-20 Haurtxoentzako arte eszenikoen zikloa
Kleur / Kleur

Etxeko gaztetxoenak poz pozik egongo dira. Leioak “Lehen aldia”, haurtxoentzako arte eszenikoen zikloa eskeiniko du asteburuan (azaroak 22-23, 12:30/18:00 h). Lehenengo haurtzarorako bereziki pentsatutako eta sortutako programa. Eskainiko diren bi ikuskizunak 5 urtetik beherako umeen beharrizan eta esperientzia sentsorialak kontutan hartuta sortu dira.

Horren ondorioz, obren iraupena eta hauei dagokien espazioa desberdinak dira. Leku kopuru mugatua izango dute, ikuskizuna hurbilago ikusi ahal izateko eta intentsitate haundiagoz gozatzeko; lengoaia desberdinak nahastu eta bateratu egiten diren espazioetan: musika, antzerkia, dantza, ikus-entzumena, jokua, …

Bi ikuskizunak eszenatokian burutuko dira. Ambigu espazioa aldiz, era berezian moldatuko da, umeak eta partehartzaileak ikuskizunak hasi baino lehen eroso egon daitezen. Larunbatean Helios Theater alemaniarren “H?O” eta igandean Dansmaker holandarren “Kleur” ikuskizunak eskainiko dira. Etxetik oso hurbil eskeinitako nazioarteko programa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa