Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-11-06 Etxez etxeko zerbitzua doan Leioako dendetan
comercio / merkatariak

Leioako merkatari askok erosketak etxez etxe banatzeko doaneko zerbitzua eskainiko diete bezeroei hilabete honetatik aurrera. Egitasmoa Leioako Merkatarien Elkarte eta Leioako Behargintzaren artean abiarazi dute.

Oraingoz, gremio desberdinetako 29 denda batu dira proiektura. LEIOA BIDEAN ikurra edukiko dute jakiteko zeintzuk diren, eta bezeroen erosketak etxera eramateko tramiteak egiteko ardura hartuko dute, erosketaren zenbatekoa edozein delarik ere. Horrela, bezeroek euren zereginekin jarraitu ahal izango dute, poltsa edo paketeak eramateko lan gogaikarri hori egin beharrik gabe.

Leioako Udalak eta Merkatarien Elkarteak, Lanbideren diru-laguntza bati esker, martxan jarri duten esperientzia pilotu berri honen asmoa da hurbileko merkataritza urbanoa sustatzea, Leioa udalerri bizia izan dadin, auzotarrek behar dituzten zerbitzu guztiak eskaintzen jarraitzen duen udalerria, eta horrela, komunitatea garatzen jarraitu.

Zerbitzu honen taldea hiru pertsonek osatzen dute, Lanbideko enplegu poltsatik hartua. Udalerrian laneratzea sustatzeko beste ekimen bat beraz.

Hurbileko merkataritza urbanoa, enplegua eta jasangarritasuna sustatzea, ibilgailu elektrikoa erabiliko baita banaketak egiteko, horiek dira ekimen honen hiru ardatzak. LEIOA BIDEAN, hortaz, garapen jasangarrirako ekimen berriak bilatu eta sortzeko asmoarekin jaio da, Leioan bizi direnen bizi-kalitatea hobetzeko eta Leioako 507 baino gehiago diren denda horiek indartzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa