Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Ekainaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-11-04 Luis Bilbao Libano kaleak normaltasuna berreskuratu du eta gaztetu egin da Norabide bietan zabalik da trafikoa
/

Trafikoa normaltasunera bueltatu da Luis Bilbao Libano kalean. Ekainaren amaieratik hona kale honek hainbat hobekuntza obrak hartu izan ditu, eta jada amaitzear daude detaile gutxi batzuen faltan.

Luis Bilbao Libano kalea, azken urteotan, hondatu egin da apurka apurka, batez ere, egunero hortik igarotzen diren ibilgailu eta oinezko kopurua dela-eta, udalerriko bide nagusietarikoa baita. Horrexegatik, oinezko eta ibilgailuen segurtasuna hobetze aldera, Leioako Udalak kalea hobetu eta berriz urbanizatzeko lanak hasi zituen ekainean.

Obra hauek aurkitutako arazoei aterabidea emateko jarri ziren martxan eta kalearen funtzionamendua hobetzeko berrordenatzea ere kontutan hartu zen, errailen, aparkalekuen eta espaloien zabalera egokituz. Zoladurako erortze batzuk ere konpondu dira, oinezkoak deserosoak direnak. Horrez gain, zuhaitzek ez dituzte kaleko argiak estaliko, orain arte gertatzen zen bezala.

Esandako detaile gutxi batzuren faltan,(jardinerak, farolak, paperontziak…) hil honetarako guztiz amaituta egongo da obra, eta merkatariek zein auzokideek kalearen normaltasunez gozatuko dute Gabonetako kanpaina baino askoz arinago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa