2014-09-09
Leioako Waterpolo txapelketak lehen mailako talde garrantzitsuak batuko ditu
Askartzako igerilekuetan irailaren 13 eta 14an
Aurten, Leioako Waterpolo txapelketaren gizonezkoen XXV.edizioa eta emakumezkoen XXIV.edizioa betetzen da, eta ospatzeko puntaz puntako taldeak batuko dira Askartzako igerilekuetan irailaren 13 eta 14an.
Alde batetik, azpimarragarriena C.N Atletic-Barceloneta talde nagusiaren parte hartzea izango da, eta honekin batera, gainontzeko partehartzaile guztiak lehen mailako taldeak izango direnak. Waterpolo jarraitzaileentzat ezinbesteko ekitaldia izango da aurtengoa.