2014-09-09
Ondasun Higiezinen gaineko udal zergaren ordainketa egiteko borondatezko epea bihar zabaltzen da
Ondasun Higiezinen Gaineko udal zerga ordaintzeko borondatezko epea irekitzen da bihar eta urriaren 24ra arte izango da zabalik.
Zergadunari erraztasunak emateko Udalak, mailaz maila igorriko ditu bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, ordaintzeko azalpen guztiekin indarrean dagoen Zerga Bilketa Araudiko 12.artikuluak ezartzen duen arabera.
Zergari dagozkion inprimakiak ez jasotzeak ez du ordaintzeko beharrik salbuesten. Beraz, jasotzen ez badituzu, jarri harremanetan Leioako Udalaren Ogasun eta Ondare sailarekin kopia bat egiteko.
Ordainketa egiteko hainbat bide daude: finantza entitateetan (kutxa eta banketxeak), Udaleko diru-bilketa atalean, zergazko posta-igorpenaz edota ordainketa-pasabidea sistemaren bidez www.euskadi.net-en.