2014-08-28
Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroetan izena emateko epea zabalik da
Epea zabalik egongo da irailaren 5era arte
Arte, artisautza eta sorkuntza ikastaroentzako aurretiko izen-ematea Kultur Leioako bulegoetan (Jose Ramon Aketxe plaza 11,4. solairua) eta Pinuetako Udal Bulegoan (Lapurdi 3) egin beharko da irailaren 5a baino lehen.
Tailerretako plaza kopurua mugatuta dago; beraz, plaza kopurua baino aurreinskripzio gehiago badago, zozketa publikoa egingo da. Hortaz, aurretiko izen-ematearen ordenak ez du plazarik ziurtatzen.
Ikastaroetako behin betiko matrikulazioa irailaren 15etik 19ra egin beharko da: matrikula egiteko betekizunei jarraitu, abonu-agiria eman eta abar.
Ikasturte honetarako programatutako ikastaroak hauek dira: zur-lanketa, zeramika, pintura eta marrazketa, eskulanak, gozogintza kreatiboa, altzarien zaharberritzea, ehoziri-lanak, puntua eta kakorratz-lana, kontaketa laburra, jantzigintza, musikoterapia, argazkigintza digitala, irudi digitalen prozesua. Ikastaroen ordutegiak eta prezioak honi erantsitako informazio-liburuxkan kontsultatu daitezke.