2014-08-07
Tratu onen aldeko eta eraso sexisten kontrako kanpaina jaietan
Leioako Udaleko Berdintasun Sailak “JAIA GEUREA, GAUEAN ERE BAI: Leioa por los buenos tratos y contra las agresiones sexistas” kanpaina abiaraziko du txosna eta jai batzordeen artean banatuko diren pegatina eta kartelen bidez.
Kanpainaren helburua da emakumeek jasaten dituzten eraso sexualen aurka jartzea eta herritarrak sentsibilizatzea, tolerantzia maila murriztuz jai testuinguruan, bai intentsitate handikoa, bai intentsitate baxukoa ere.
Asko dira Leioan programatutako jaiak: Pinueta, Santi Mami, San Bartolome, Ondiz, Udondo eta Txopoeta, eta horietan, dibertsioak eta errespetuak izan behar dute nagusi.
Ekintza honen eta beste batzuen bitartez, Leioako Udalak berdintasunezko gizartearen aldeko apustu irmoa erakutsi nahi du.
Partekatu:
Itzuli