Zorionak!
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Abenduaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-08-01 Pazientzia eta errespetua elkarrekin hobeto bizitzeko
Mari Carmen Urbieta González, Alcaldesa de Leioa / Mari Carmen Urbieta González, Leioako Alkatea

Leioan txakurrak aske ibiltzeko gune berriak estreinatu ditugu. Partaidetza prozesu luze baten ondorioz hautatu eta diseinatu dira guneok. Bertan, txakurren jabeen kolektiboek; auzotar, merkatari eta kultura elkarteek; udal teknikari eta ordezkariek; eta herritarrek, oro har, parte hartu dugu.

Azkenean, 13 gune berri jartzea erabaki da, txakurrek askatasun osoz korrika egin dezaten eta ibil daitezen. Udalerri osoan zehar daude gune horiek, 70.000 metro karratutik gorako zonalde berdeak.

Gune berri horiek behin behinekoak dira. Urtebetez probaldian egongo dira ikusteko nola erabiltzen dira eta ea aldaketarik behar duten. Zuek zeuek, leioaztarrok, izango zarete aldaketa beharrizan horiek detektatuko dituzuenak eta guri helaraziko dizkiguzue gure ohiko komunikazio kanalen bitartez: sare sozialak, posta elektronikoa, telefonoa, eta mugikorretarako Leioako aplikazioa.

Urte horretan zehar, bizikidetza ariketa egingo dugu leioaztar guztiok. Espero dut errespetua alde bikoa izatea, bai txakurren jabe edo animaliak maite dituztenena, baita pasio hori ez dutenen gainerako leioaztarrena ere. Beraz, ahalegin berezia eskatzen dut alde bietatik: animaliak dituztenei udal ordenantzak errespetatzea eskatzen diet, eta era berean, euren ibilaldietarako pentsatuta dauden gune horiez goza dezatela. Maskotarik ez dutenei, aldiz, pazientzia eta errespetua elkarrekin, denon artean, hobeto bizitzeko.

Urtebeteko probaldia ondorioak ateratzeko, zuekin partekatuko ditugunak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa