2014-07-21
Pinuetako udal bulegoa abuztuaren 4ra arte egongo da itxita
Pinueta auzoan dagoen udal bulegoa itxita egongo da gaurtik abuztuaren 4ra arte. Edozein udal izapide egiteko leioaztarrek udaletxera etorri beharko dira aste bi hauetan (Elexalde,1) 8:30etik 13:30era, 94.400.8000 telefonora deitu edota mail bat idatzi erregistro@leioa.net
Honetaz gain gogoratu behar dugu web orri honetan Udaletx@n herritarrentzako karpeta ere badagoela. Honen bitartez, tramiteak egin ahal dira Leioako Udalarekin, urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan, eta etxetik bertatik.