2014-07-14
Eskerrik asko denoi izan ditugun jai ezin hobe hauengatik
Atzean utzi ditugu San Juan jaiak dagoeneko, gure kaleetan giro aparta bizi izan dugun jaiegunak. Arrakasta hori, neurri handi baten, zuei esker izan da, zuen jokabideari esker: leioaztar guztioi eskertu behar dizuet izan duzuen portaera egun horietan zehar. Jaiaz gozatu duzuenoi, modu zintzoan eta errespetuz egiteagatik; eta nolabait, egun horietako deserosotasunak “pairatu” izan dituzuenoi, zuen pazientzia eta errespetuagatik.
Elkarrekin lortu duzue, beste behin ere, Leioan harro egon ahal izatea gure jaiekin, arazo handirik ez dakarten jaiak eta giro bikainarekin. Aurtengo jaietan parte hartu duten 61 koadrilak ezinbestekoak izan dira, baita ere, jai giroa eredugarria izan zedin gau eta egunez. Partaidetza aktiboa leioaztarrena, Leioaren alde asko esaten duena.
Ezin ditugu ahaztu inguruko udalerrietatik, autobus edo metroz, bisitan etorri zaizkigunak, Leioako jaiak aukeratu dituzten horiek udari ongi etorria emateko. Eskerrik asko guztioi.
Gure zaindariaren jaiei agur esan diegu, baina ongi etorria ematen diegu Leioako auzoetako gainerako jaiei, udarekin hasten direnak. Lamiako eta Txorierri izan ziren jai-giro onenaz jantzi ziren lehenak, eta orain, Pinueta, Santi Mami eta San Bartolome auzoen txanda izango da, eta San Juan jaiekin gertatu den bezala, bukatzean, oso balorazio positiboa egitea espero dugu.