Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-07-07 Bihar helduko da Leioara Ertibil Bizkaia 2014 erakusketa ibiltaria
“8848 metros”, Kristina Losa /  “8848 metros”, Kristina Losa

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ERTIBIL BIZKAIA Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltaria Leioan ikusgai izango da bihartik abuztuaren 3raino. Bilbotik abiatu zen, eta Gernika-Lumo, Lekeitio, Basauri, Barakaldo, Elorrio eta Vitoria-Gasteiztik igaro ondoren, Sestaon bukatuko da, 2015eko urtarrilaren 17an.

1983an lehen edizioa egin zenetik, ERTIBIL erakusketaren helburu nagusia beti izan da Bizkaian sormen-lana egiten duten eta agertzen ari diren artista berriak bultzatzea eta sustatzea.

Edizio honetara 141 obra aurkeztu dira, 35 urtetik beherako 104 artistak eginak. Espezialitate guztietan aurkeztu diren obren artean, 17 lan hautatu dira, ERTIBIL BIZKAIA 2014 erakusketa eratzeko. Honako hauek dira epaimahaia osatu duten profesionalak: Petra Joos (Guggenheim Bilbao Museoko Jardueren zuzendaria), Ana Salaverria (Donostiako Koldo Mitxelena Erakusketa Aretoko zuzendaria), Jaime Cuenca (arte-kritikaria eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea) eta Miren Arenzana eta Kepa Garraza artistak.

Hona hemen ERTIBIL BIZKAIA XXXII. edizioan saria jaso duten artistak: María Azcona (Iruñea) “8848 metros” bere pintura obrarekin (akrilikoa mihise gainean), Kristina Losa (Gasteiz) “Concrete” obrarekin (ohial gainean akriliko eta transfer erabiliz), eta Oihana Torre (Bilbo) “49 kubo” obrarekin, 3 argazkiz osatutakoa.

Erakusketa Gela Kultur Leioa
2014/07/08 – 2014/08/03
Astelehenetik ostiralera 10:00tatik - 14:00tara eta 17:00tatik - 20:00tara
Larunbat, igande eta jaiegunetan 12:00 tatik- 14:00tara

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa