Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-07-02 San Juan jaietan herritarren partaidetza protagonista izan zen
jaiak / jaiak

Leioako San Juan jaiak, ekainaren 19tik 24ra bitartean izan direnak, oso emaitza positiboekin amaitu dira, ez baitzen aparteko ezbeharrik gertatu. Gainera, leioaztar eta bisitariek partaidetza eredugarria erakutsi zuten.

Leioaztarrak eta euren jarrera bikaina jaien protagonistak izan ziren. Guztira 69 koadrila (44 helduenak, 13 mistoa eta 12 gazteena) izan ziren San Juan jai hauetan, jaien protagonista nagunienak bilakatu zirenak. Leioako kaleak kolorez bete zituzten; jaitsieran adibidez, 1500 parte-hartzaile izan ziren, herri bazkarian 1.300, eta koadrilen arteko 10 jokoetan hartu zuten parte (jaitsiera, gastronomi lehiaketa, Herri kirolak, soineko merkearen lehiaketa, play-back-a, azeriaren ehiza, talentu txapelketa, sokatira eta kronoeskalada, bneste batzuen artean). Beste udalerri batzuetatik ere bisita asko hartu genituen egun horietan, batez ere larunbat gauean eta San Juan bezperan. Metro Bilbaoko datuen arabera, astelehenean, 4.809 pertsona heldu ziren Leioara, guztira, eta larunbatean, aldiz, 9.968.

Jaiak, beraz, normaltasunez igaro ziren, ezbehar handirik gabe, herritarren jarrera bikainari esker. Horren adierazgarri da ez dela zauritu larririk egon istripu edo erasoengatik. Izan diren istilu apurrak, arin bukatu ziren borrokak, mozkor zeuden gazteek eragin zituzten, gehienak, 16 eta 20 urte bitartekoak.

Horiez gain, 33 pertsona artatu ziren eroriko arinengatik, 13 eraso edo borrokengatik, 12 etilismo larriagatik (horietatik, 10 adingabeak ziren), eta 15 pertsona anbulantzian eraman ziren osasun zentro desberdinetara.

Alkohol kontsumoak gora egin du gazteen artean eta horixe da, hain zuzen ere, jaiek utzi diguten apunte negatibo bakarra. Arazo hori larriagoa izan zen San Juan bezperako gauean. Udaltzaingoaren datuen arabera, Getxoko Arrigunagako hondartzara hel ez zitezen antolatuta zegoen segurtasun dispositibo handiaren ondorioz, gazte horiek Leioa aukeratu zuten. Beraz, datorren urterako, gazteen alkohol kontsumoarekin adi ibiliko gara, Metroan kontrolak jarriz, adibidez.

Horri lotuta, jaiegunetako tenperatuta beroek ere alkohol kontsumoa ohi baino handiagoa izatea eragin zuten, eta ondorioz, pertsona mozkor gehiago egon zen.

Egitarau potoloa
Guztira 13 kontzertu ikusteko aukera izan genuen: Zea Mays, Governors Travellin’ Brothers Big Band eta Xabi Aburruzaga, tokiko taldeen artean Beatbox show eta Dub academy, Gazte Sua eta Urban jaialdietan, erromerien artean Lisker, Babel Covers, Izerdi Gorria, Akerbeltz, Imuntzo eta Beloki, Bilbao Mapamundi Bilbainadak, Oihan Vega eta Endara DJ-en disko festak, eta Leioako Udal Musika Banda.

Elizateko aurreskua eta alardeak euskal dantzen eta euskal ohituren maitaleentzako ezinbesteko hitzordua bilakatu da.

Magia eta umore monologoak ere izugarrizko arrakasta izan zuten Aldapa Auditoriumean. Bestalde, Manduixa antzerki konpainia izan zen aurtengo San Juan sua eta suzirien arduraduna, hainbat ikusle batuz.

Kirola maite dutenentzat ere hainbat ekintza izan ziren ikusgai: Waterpolo, eskubaloi, biking, partiduak eta esku pilotako erakustaldiak, euskal kirolen gala aizkolari eta harrijasotzaileekin, Sokatira Euskadiko txapelketa, xakea, patinajea, Sarrienako Mundialitoa, judoa, aretoko dantzen erakustaldia, besteak beste.

Egunean zehar ez dira faltan izan txikienentzat parkeak, tailerrak, musika saioak eta animazioa Errekalde plazan.

Txosnek, beste aldetik, ekintza ugari ere antolatu zituzten; erromeriak, Niña Coyote eta Ze esatek kontzertuak, San Juan gaueko akelarrea, umeentzako ekintzak, eta herri sardinada, besteak beste.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa