Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-07-01 ‘Port Art’ Leioako Bulebarrean ezartzen da Erakusketaren ordutegia hau izango da: lanegunetan, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara; larunbata eta igandean, berriz, 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara.
port art / port art

Bilboko Portuaren historia, jarduera eta garrantzi ekonomikoa eta Portuak itsasadarraren ertzeko udalerriekin izan duen harremana gizarteari erakustearren, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioak Port Art erakusketa ibiltaria jarri du martxan. Leioa uztailaren 6ra arte izango da.

1950eko hamarkadaren bukaeran sortutako mugimendu artistikoan inspiratutako erakusketa hau 20 oineko (sei metro luzeko) sei edukiontzitan banatuta dago, eta edukiontzi horien kanpoko zein barruko dekorazioa pop artisten lanean inspiratuta dago.

Lehenengo edukiontzia Roy Lichtensteinen lanean girotuta dago, eta Bilboko Portuari buruzko informazio orokorra ematen du.Bigarrenak Jasper Johns artistaren ondarearen eragina du, eta Portuak itsasadarraren ertzeko udalerriekin izan duen harreman historikoa jorratzen du.Hirugarrenak Frank Stella artista dakar gogora, eta Portuak munduarekin izan duen lotura erakusten du.Laugarrena Andy Warholi eskainita dago, eta Portuaren ingurumen-politika du ardatz.Bosgarrenak James Rosenquist-en sorkuntza-lanen zertzeladak ditu, eta kontsignazioaren, zamaketaren eta itsas garraioaren zerbitzuak erakusten ditu. Seigarrenak, berriz, Jackson Pollock-en estiloa du iturri, eta kaietan zehar garraiatzen diren hainbat salgai-mota ditu ikusgai.

Erakusketa antolatzen lagundu dute, Bilboko Portuko Agintaritzarekin batera, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa osatzen duten udalerriek:Bilbok, Barakaldok, Erandiok, Sestaok, Santurtzik, Leioak, Getxok, Portugaletek eta Zierbenak.

Era berean, erakunde hauek dira partaide:Amarradores Puerto de Bilbao, AstillerosZamakona, BergeMarítimaBilbao, BungeIberica, E. Erhardt y Cia, ElTransbordador de Vizcaya, MacAndrews, Nirint Iberia, NoatumContainer Terminal Bilbao, ProgecoBilbao, Remolcadores Ibaizabal, SacyrConstrucción eta Transfennica Iberia.

Pop Art-etik Bilboko Port Art-era
Pop artea (Pop Art) XX. mendearen erdialdeko mugimendu artistiko garrantzitsu bat izan zen, eta komunikabideetatik (publizitate-iragarkietatik, komikietatik, objektu kultural «mundutarretatik») eta zinematik hartutako kultura herrikoiaren irudiak erabiltzeagatik da ezaguna.Pop arteak eguneroko gauzak erabiltzen ditu sorkuntzan, eta gizartearen sektore handi batengana hurbiltzen ditu.

Bilboko Port Art erakusketak albiste izan nahi du berez, eta, aldi berean, dinamikoa eta erakargarria izan nahi du balio positiboak, hurbilak eta gaur egungoak transmititzeko.Horretarako, hizkuntza bisuala, ukigarria eta partaidetzazkoa erabiltzen du, ikusle guztiengana iristeko asmoz.Edukiontzien barruan dago kokatuta, elementu horiek sinbolikoak baitira portuko jarduerari dagokionez.Bilboko Port Art erakusketan, edukiontzia, itsas munduko objekturik ezagungarri eta identifikagarrienetako bat, erakusketa-gune bilakatzen da, eta Bilboko Portuaren jarduera erakusten du modu originalean.Esan daiteke Bilboko Port Art bisitatzea informazioa, didaktika eta adierazpen artistikoa uztartzen dituen zentzumenezko esperientzia bat dela.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa