2014-06-27
Lau atxilotu izan dira Leioan azken orduetan, lapurreta eta exhibizionismoa egotzita
Leioako Udaltzaingoak lau pertsona atxilotu ditu azken orduetan delitu desberdinetatik; alde batetik, hiru lagun Leioako supermerkatu batean lapurreta egiteagatik atxilotuak izan dira, eta bestetik, laugarrena kalean biluzik eta garrasi egiten egoteagatik atxilotu dute.
Lehenengoko atxiloketak atzo izan ziren. Arratsaldeko 16:40ean Sabino Arana kaleko denda batetik deitu zuten Udaltzaingora lapurreta batetaz ohartarazten. Udaltzainek zonaldean aurkitu zituzten ustezko lapurrak, ibilgailu baten beste pertsona batzuekin. Kotxearen miaketan produktuen alarmak kentzeko erabiltzen den burdinezko zilindroa aurkitu zuten agenteek, eta honetaz gain, hainbat elikagai eta edari. Beraz, hiru lagun izan ziren atxilotuta, M.G, D.D, eta C.G.C, Portugaleteko bizilagunak. Orain epaiketa azkarraren zain dira.
Bestalde, gaur goizaldean, 1:20ean, Monte Ikeako herritar batek Udaltzaingora deitu zuen gizon bat kalean zegoelako biluzik eta garrasi egiten. Agenteek heldu zirenean, 36 urteko A.S, mozkorrik zegoela konturatu ziren eta atxilotua izan zen. Atxilotuaren aurrekariak aztertu eta, gero Barakaldoko Epaitegia bere bila dabiltzala konturatu ziren ‘indarra erabilitako lapurreta bategatik’. Segidan epailearen esku utzi dute atxilotua.