Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-06-27 Luis Bilbao Libano noranzko bakarrekoa izango da uztaila eta abuztuan
Luis Bilbao Libano / Luis Bilbao Libano

Luis Bilbao Libano kalean hobekuntza lanak hasiko dira laster, hori dela-eta, uztaila eta abuztuan kale hau norazko bakarrekoa izango da ibilgailuentzat.

Astelehenetik aurrera Avanzadatik Udondoko bulebarrerako noranzkoa ebakita egongo da kale honetan. Beraz, noranzko hori hartzeko, ibilgailuek Sabino Arana kaletik joan beharko dute.

Hori dela-eta, Bizkaibusen 2161 eta 3472 lineen geltokia beste bat izango da bi hilabete hauetan zehar: Sabino Arana kaleko 67 zenbakia (aterpeetan).

Obra hauek irauten duten bitartean zenbait aparkaleku kenduko dira, beraz, auzokideei jakinarazten zaie ezin dutela denbora luzez kotxeak aparkatuta utzi, adibidez oporretan joatea kotxea bertan utzita.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa