2014-06-25
Udal bulegoak udako ordutegiarekin hasi dira
Udal bulego guztietan ezarri da jada ohiko udako ordutegi berezia.
Kultur Leioaren kasuan, joan den astelehenetik irailaren 30era arte, mantenduko da ordutegi hau, 8:00etatik 14:30era.
Kultur Leioako zerbitzu ezberdinek honako ordutegi hauek izango dituzte:
KZgunea, 9:00-13:00 h.
Euskara Zerbitzua, 9:00-13:30 h.
Liburutegia, 8:00-14:30 h.
Kultura, 8:00-14:30 h.
Harrera, 8:00-14:30 h.
Eta udaletxea zein gainontzeko udal bulegoak (Bulego Teknikoa, Gizarte Zerbitzuak, eta Pinuetako bulegoa) joan den ekainaren 13tik irailaren 19ra arte mantenduko dituzte udako ordutegia, 8:30etik 13:30era.