Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-06-13 Ezagutzen azoka eta zientza kalera izango dira bihar stoan
Zientzia Kalera / Zientzia Kalera

Bihar arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, primerako plana duzu: IKAS-INGURUNE batean parte hartzeko aukera, hementxe, Leioako stoan.

Ikas-ingurune honen helburua honakoa da: Adina ezberdin askotako pertsonak ikastera elkartzen diren leku bat osatzea: umeak, gazteak, helduak, pertsona nagusiak… Ikas-giro lasaia, jakinminez beterikoa, lana eta jolasa batzen dituena, guztiontzako atsegina… Pertsonek elkarrekin ikasten dute dakitena, direna, partekatzeaz batera, bizipen hurbil eta irekian.

Horretarako, bi gune paralelo proposatzen dira, antzeko irizpideak dituztenak:

-Leioako lehendabiziko EZAGUTZEN AZOKA: Ezagutzen Azokan pertsonak harremanetan jartzen dira dauzkaten ezagutzak komunitatean partekatzera, beste batzuengandik ikastearekin batera.
Parte hartzen duten pertsonek aldez aurretik Leioaztarren Ezagutzen Sarean gai ezberdinen gainean dituzten ezagutzak zein jakinminak eskaini edo eskatu dituzte. Dena dela, Azokako ikastaldi guztiak publikoaren partehartzeari irekiak izango.

Gaiak honakoak izango dira: Ingelesa, Euskera, Eskumuturrekoak egitea, Argazkigintza, Joskintza-Jantzigintza, Gantxiloa, Aulkiak tapizatzea eta Astronomia.

- Aurtengo ZIENTZIA KALERA IRAKALEaren bigarren kaleko saioa: Maiatzaren 10ean Irakale honen lehen jardunaldi bat egin zen. Zientzia modu askotan egin daitekeela frogatu zen bertan: Legoekin, fisika eta kimika materialekin, ordenagailuekin… eta baita kartoizko kutxekin ere. Orduko partehartzaileetako batzuek errepikatu egingo dute oraingoan, eta egon ez zinetenak… garaiz zabiltzate oraindik honakoan parte hartzeko!

Zientzia Kalera Irakaleak ikasteko eta ikasitakoa partekatzeko aukera eskaintzen dizu. Partekatu itzazu zientziari buruzko ezagutza txiki zein handiak. Irakale honek modu ezberdinetan parte hartzeko aukera ematen du, pertsonen interes eta errealitateei egokituz. Mahaiak, ura eta argindarra egongo dira… Talde handi zein txikietan parte hartzeko aukera dago, bakarrik ala familiartean…

Animatu zaitez parte hartzera!! Idatzi info@herrigune.org helbidera edo telefonoz deitu 94 402 97 80 zenbakira.

Informazio gehiago:

Herrigune

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa