Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-06-03 Menpekotasun berri eta joko patologikoari buruzko hitzaldia
Juego patológico / Joko patologikoa

Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Menpekotasunak prebenitzeko zerbitzuak udalerriko familiei zuzendutako hitzaldia antolatu du, sustantziarik gabeko menpekotasun berriei buruzkoa, bereziki, joko patologikoaz. Ekainaren 4an, asteazkena, izango da, 17:00etan, Leioako Barandiaran BHIn.

Hitzaldia, Leioako Bigarren Hezkuntzako IGE eta Eskolekin antolatuta, Barakaldon dagoen Bizkaiko Ludopaten Laguntzarako Elkarteko (Ekintza Aluviz) bi psikologok emango dute. Ordenagailu pertsonal, eramangarri, eta batez ere, telefono mugikorren bidez Interneten sartzea oso erraza denez, gero eta gazteagoak dira gailu horiek neurriz gainetik erabiltzen dituztenak. Gazteak diogu, baina umeak ere badira, 10 urtetik gorakoak.

Sare sozial asko, mikro-ordainketak dituzten doaneko jokoak, apustu egiteko jokoak… ataria izan daitezke bulkaden kontrol falta ezaugarri duen menpekotasuna garatzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa