Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-29 Bihar izango da azken eguna ibilgailuen zerga ordaintzeko
ibilgailuak / vehiculos

Bihar izango da azken eguna Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zergaren borondatezko ordainketa egiteko.

Zergadunak errazagoa eduki dezan, Udalak mailaz maila igorri zituen bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, bertan ordaintzeko azalpen guztiak ematen zirelarik, indarrean dagoen Zergabilketa Araudiko 12 artikuluak ezartzen duen arabera. Zergaren inprimakiak ez hartzeak, ez du esan nahi ordaindu beharrik ez dagoela, horregatik, jada hartu ez badira, Udaletxeko Errenta eta Ezakzio bulegoetara etorri beharko du erretiratu ahal izateko.

Gainkargurik gabeko borondatezko ordainketa egiteko inprimakia aurkeztu beharko da bihar, maiatzak 30, baino lehen ondorengo finantza entitateek dituzten bulegoetako edozeinetan:
- Kutxabank, Laboral Kutxa, Caixabank, Iparkutxa SCH, BBVA, Banco Sabadell eta Bankia.
- Udaleko Diru-Bilketarako bulegoetan, (Elexalde, 1).
- Udaleko Diru-Bilketarako Bulego honetara zuzenduriko zergazko posta-igorpenaz.
- Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea sistemaren bidez: www.euskadi.net-en edota www.leioa.eu web orrian dagoen Herritarren karpetaren bitartez.

Bestalde, bihartik aurrera zuzenean premiamenduzko bidetik kobratzeari ekingo zaio, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 26.a artikuluan ezarri diren errekargu eta korrituekin ordainketa berariaz egingo da Betearazpidetzako Bilketarako bulegoetan.

Dena dela, aurka egiteko bideak ere badira. Likidazio honen kontra Berraztertzeko errekurtsoa ipini ahal izango duzu Udalean, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko epea amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita, hau da, 2014ko ekainaren 30era arte.

Bi hileko epean, birjarpenezko errekurtsoaren berariazko ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik hasita, edo 6 hileko epean adierazi gabeko gaitzirizpenaren kasuan, errekurtso-aurkezpen datatik zenbatzen hasita, administrazioarekiko auzibide errekurtsoa jarri ahal izango da Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailaren aurrean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa