Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-16 Medicusmundik emakumeen gorputzen kontrako indarkeria sinbolikoa salatuko du performance batekin
medicusmundi / medicusmundi

Medicusmundi Bizkaiak 'Salgai nago' izeneko performancea antolatu du, 'Ez nago salgai, eta zu?' kanpainari jarraipena eman ahal izateko. Ekimen honek, pasaden urtetik hona gorputz femeninoaren kontrako indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi du, gazteen artean gero eta gehiago ematen den arazoa izaten delako.

Emanaldia Leioako “La vaca pinta” (Jose Ramon Aketxe plaza, 9) tailer artistikoan egingo da, gaur bertan 18:30etik aurrera, eta May Serrano aktoresa izango da protagonista.

Performance honen eta 'Ez nago salgai, eta zu?' kanpainaren bitartez, Medicusmundi Bizkaia elkarteak emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoa emakumeen kontrako bortizkeria dela bistaratu nahi du, era horretan edozein motako indarkeria matxista deuseztatu ahal izateko, bai Bizkaian baita mundu osoan ere.

Indarkeria sinbolikoa emakumeek bete behar dituzten edertasun kanonetan oinarrituta dagoen bortizkeria da, hedabideek, modak, sare sozialek eta gizarteak orokorrean ezartzen dituena, arrakasta edo hondamendi soziala ematen dutenak. Kontsumo jarraibideen eta edertasun kanonen ondorioz, jendarteak, orokorrean, eta nerabeek, batez ere, osasunaren aurkako praktikak eta ohiturak dituzte.

Hori dela eta, Medicusmundi Bizkaiak, Leioako Udalarekin batera, egoera hau salatzen du performance honen bitartez. Izan ere, egunero milaka nerabeei eragiten dien egoera da hau, gazteen gorputzengan eragindako presioak euren osasun fisikoa eta mentala hipotekatzen dituena, merkantzia moduan tratatuz, pertsonen osasunaren kontura negozioa egiteko nahian.

Ekimen hau “Atención diferenciada de la violencia de género para adolescentes y jóvenes con énfasis en la salud mental” izeneko Garapenerako Lankidetza proiektuaren parte da, Medicusmundi Bizkaiak eta Nuevos Horizontes Elkarteak Guatemalan garatzen dutena, Leioako Udalaren finantzaketari esker.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa