Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-13 ‘Argazki-hizkiak’ lehiaketaren hirugarren edizioa Lanak bidaltzeko epea ekainaren 5era arte egongo da zabalik
argazki-hizkiak / argazki-hizkiak

Egizu eta UK aldizkariak, Uribe Kostako Mankomunitatearekin, Leioa, Erandio, Berango eta Getxoko Udalekin, eta hainbat elkarterekin (Getxophoto, Berbots, Berbalamiñe, Leioako berbalagunak, Aitxu! eta Bizarra Lepoan, besteak beste), “ArgIHIzkiak” literatura-lehiaketa antolatu dute aurten ere.

Ekimen honen helburu orokorrak hauek dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Horretarako, 10 argazkilariren argazki bana aukeratu ziren eta horietan oinarritutako testuak idatzi beharko dituzte parte hartzaileek.

Hirugarren edizio honetako 10 argazkilariak honakoak dira: Alfredo Aldai, Ana González, Andoni Lubaki, Asier Mentxaka, Endika Martínez, Gari Bilbao, Jon Astorquiza, Mikel Martínez de Trespuentes, Victoria Bengoa, eta Zuriñe Unzueta.

Lehiaketan 16 urtetik gorako edonork parte hartu dezake; eta bi kategoria ditu: bata, labur-laburra (160 karaktere gehienez) eta, bestea, laburra (100 hitz gehienez). Testuak euskara batuan edo edozein euskalkitan egon daitezke idatzita, eta argazkietako batean egon behar dira oinarrituta. Edozein testu mota, hau da, prosa, olerkia, bertsoa, haikua…, onartzen da.

Testuak bidaltzeko, parte-hartzaileek sms-a, whatsapp-a edo posta elektronikoa erabili ahal dute. 619.935.541 telefonoan edota argi.hizkiak@gmail.com helbidean.

Argazkiak ikusteko: http://www.egizu.org/literatura/argi-hizkiak/

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa