Maiatza eta barreak eskutik lotuta datoz Leioan, urtero bezala, gure herriko kaleek Umore Azoka hartzen dutelako. Lau egun horietan, leioaztarrak eta hainbat bisitari Leioako kaleetatik ibiltzen dira programatutako ikuskizunen umoreaz gozatzeko.
Barre eta algarei esker, egun batzuez, arazo arruntak ahazten ditugu eta haurtzarora itzultzen gara, gozatzea bakarrik helburu.
Baina Umore Azoka igarota, errealitatera itzuli behar dugu, eta pozten gaitu ikusteak Leioak martxan jarraitzen duela. Udaltzaingoaren txostena jaso berri dugu, eta beste gauza batzuen artean, esaten du, etorri diren 11 udaltzain berriekin, patruilen presentzia handitu egin dela kalean, eta beraz, gure herria seguruagoa da.
Bestalde, Hezkuntza arloa azken esprintean dago, ikasturtea bukatu baino lehen, eta Irakaleez gain, aktibitate interesgarria antolatu du maiatzean gazteen arteko bake-bizikidetza bultatzeko: parte hartzeko, hausnartzeko eta hitz egiteko prozesua da, 18 eta 30 urte arteko gazte leioaztarren lidergoarekin.
Ikasturtea amaitu eta udako oporrak hasi baino lehen, aktibitatez lepo dator maiatza, ludikoak eta prestakuntza arlokoak.