Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-05-09 Euskal identitatea aztertzeko eta definitzeko proiektu partehartzailea proposatzen du Leioak
Nik Mashup / Nik Mashup

Leioak Nik Mashup proiektu parte-hartzailea jarri du martxan. Bertan,euskal identitateari eta bere ezaugarri nagusiei buruzko hausnarketa- eta elkarrizketa-prozesuaren bidez, herritarren pertzepzio desberdinak ezagutzen eta aitortzen saiatu nahi da.

Leioako Udalaren proiektua da, Ubiqak diseinatua eta garatua, Geuzen, Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroaren laguntzaz. Eta proiektu hau aurrera eramango dutenak 18 eta 30 urte bitarteko gazteak izango dira, adinaz gain generoa ere kontutan izango da, hau da, emakume zein gizonen parte hartzea orekatua izatea bilatzen da.

Identitatea
Nik Mashup proiektuaren helburua zera da: batetik, herritarrek euren identitateaz dituzten iritzi desberdinak plazaratzea eta ezagutzea eta, bestetik, elkarbizitzari laguntzen dioten elkarrizketa-espazioetan identitatea nola eraikitzen den aztertzea.

Nik Mashup metodologia parte-hartzailearen bidez egiten da. Metodologia hau hausnarketa eta elkarrizketa-prozesuan oinarritzen da eta ikusentzunezkoetan trebatzeko tailerrekin osatzen da. Tailerrak amaitutakoan, parte-hartzaileak kalera irtengo dira herritarren iritziak eta lekukotzak grabatzera, aurrez adostutako gidoi edo galderasorta bat eskuan dutela.

Emaitza
Leioako herritarrei egindako elkarrizketa sail bat eta prozesuaren garapena jasoko duen laburpen bideo bat. Parte-hartzaileek sortutako edukiak web plataforma batean, jarriko dira. Bertan, proiektuaren garapena azalduko da eta, egindako elkarrizketa eta laburpen bideoa plazaratuta, kontakizun anitza eraikiko da, herritarren identitate eta iritzien ikus-entzunezko mosaikoa. Hau guztia gainerako herritarrek kontsultatu ahal izango dute euren kontakizuna eraikitzeko.

Nik Mashup esperientzia hau maiatzaren 23 eta 24an izango da, Mendibile Jauregian. Parte hartu nahi baduzu 675 715 661 telefonora deitu edota info@geuz.es helbidera idatzi.

Informazio gehiago:

Nik Mashup

Bideoak

Erlazionatutako dokumentuak:

Nik Mashup Leioa liburuxka (pdf, 1718 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa