2009-04-21
Arrakastatsu ibili zen San Juan Bautista Abesbatza Ejean
Lehen saria eta publikoaren aipamen berezia jaso zuen
Leioako Musika Eskolako San Juan Bautista Gazte Abesbatza, Basilio Astulezen zuzendaritzapean, Zaragozako Ejea de los Caballeros-ko XXXIX. Abesbatzen lehiaketan lehen saria irabazi zuen eta baita publikoaren aipamen berezia ere.
Joan den asteburuan Ejea de los Caballeros-ko Abesbatzen lehiaketaren 39. edizioa ospatu zen. Bertan zortzi abesbatzek hartu zuten parte Katalunia, Valentzia, Aragoi, Madrid, Kanariar irlak eta Euskadikoak hain zuzen ere. Leioakoa puntuazio gorenenak lortu zituen epaimahaiaren aldetik eta Teatro de la Villan batutako publikoarena ere.
Epaimahaiak eta publikoak taldearen gaztetasuna nabarmendu zuten (bataz bestekoa 17 urtekoa), bere enpastea eta gaitasun teknikoarengatik, aurkeztutako egitarauaren zailtasunez gain.
Irabazi duten saria 4.000 eurokoa izan da Zaragoza Probintziako Diputazioa eta CAIk babestutakoa. Honekin batera San Juan Bautistak 2010.urtean Alacanteko Rojalesen ospatuko den Abesbatzen Sari Nagusi Nazionalean parte hartzea ziurtatzen du, bertan Estatuko lehiaketa guztien irabazleak bilduko dira.
Bigarren saria Segoviako Coral Ágorarentzat izan zen, 2.500 euro eskuratu zuenak, Comunidad de Regantesek emandakoa. Azkenik, hirugarren postua Camerana Improptuarentzat izan zen, Bartzelonakoa, 1.500 euroko sariarekin Desmontes Caudevilla eta Imprenta Félix Arilla enpresek emandakoa.
Lehiaketan izan zen publikoaren Saria San Juan Bautista Abesbatzarentzat izan da ere. Hau 1.000 eurokoa izan da eta Radio Zaragoza zein Ser Cinco Villas-ek babestutakoa izan zen.
San Juan Bautista Abesbatza Leioan sortu zen 1968.urtean Jose Ignacio Sarriaren eskutik. 40 urte hauetan hainbat kontzertu eman ditu Estatuan zein Europan zehar, eta garrantzizko orkestra eta zuzendariekin kolaboratu egin du, Estatuan erreferentziazko abesbatza izatera heldu arte. Hainbat disko grabatu ditu eta Basilio Astulezen esku nazio zein nazioarteko sarien zerrenda luzea ditu.
2008.urtean berritu egiten zen San Juan Bautistak eta Leioako Musika Eskolan sartzera pasatu zen. Egun Leioa Kantika Koralak izandako 25 gaztek osatzen dute abesbatza.