Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-04-22 Leioako Udaltzaingoak atxiloketa bi egin zituen igandean Droga trafikoagatik eta kotxe batean lapurreta egiteagatik
Udaltzaingoa / Udaltzaingoa

Leioako Udaltzaingoak atxiloketa bi egin zituen joan den igandean, apirilak 20; bata, kalean droga saltzen harrapatu ostean, eta bestea, ibilgailu bateko irratia lapurtzeagatik, azken hau leioaztar baten telefono dei bati esker ohartarazita.

Lehen atxiloketa goizeko 07:45ean izan zen, momentu horretan herritar batek Udaltzaingora deitu zuen Sabino Arana kaleko 52. zenbakian gazte bi zeudelakon jarrera susmagarriarekin ibilgailu baten ondoan, eta ostean korrika irten ziren Metro geltokira.

Berehala, udaltzainek zonaldean agertu ziren eta Udondoko Bulebarrean aurkitu zituzten gazteak. Patruila ikusterakoan euretariko bat ihes irten zen Otsobarrena kalerantz. Minutu gutxi barru, gaztea harrapatu eta gero, kale horretako 11 eta 9 zenbakien artean, agenteek ibilgailu bateko irrati bat eta seinale argidun bat aurkitu zituzten. Harrapatutako gaztea, A.B.F eta Barakaldoko bizilaguna, onartu egin zuen irratia atea zabalik zuen ibilgailu batetik lapurtu zuela eta seinalea garabia batetik. Lapurreta delitua egotzita Getxoko Epaitegiaren aurrean agertu beharko da hurrengo egunetan.

Bigarren atxiloketa arratsaldeko 17:25ean izan zen, Lekueder kalean patruila batek ibilgailu susmagarri bat antzeman zuen. Barruan ziren pertsonen artean agenteek droga trafikoagatik hainbat aurrekari dituen gizon bat ezagutu zuten, beraz araketa prebentiboa egin zuten. Honi esker hainbat droga aurkitu zituzten; haxixa, marihuana, kokaina (80g), balantza, 1.410 euro eta bestelako tresnak. Honen ondorioz, A.M.T Getxoko bizilaguna, atxilotu zuten Leioako udaltzainek, eta ondoren Ertzaintza egin zen atxiloketaren kargu, droga trafikoaren delitua egotzita.

Ibilgailua, bestalde, Erandioko Ertzain-etxera eraman zuten, bertan txakurrek miaketa egiteko, eta epailearen esku utzi zuten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa