Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Uztailaren 06a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-04-10 Kalakan Kultur Leioan izango da bihar
El trio de Iparralde, Kalakan / Iparraldeko hirukotea, Kalakan

Bihar, apirilak 11 (Auditorium. 21:00), iparraldetik datorren Kalakan musika hirukotea izango dugu Kultur Leioan. Madonnarekin izandako arrakastaren ostean baina hasierako balioei uko egin gabe, ahotsak eta perkusioak dira haien musikaren oinarriak, emozio sinple bat entzulearen baitan sortarazteko asmoz, euskal errepertorio tradizionalaren bitartez entzuleekin harremana bilatuz.

Lehen notetatik antzematen da giroa: argi gogorra, dekorazio apala eta arreta guztia hirukotean eta musikan zentratzen da. Eszenaratze dotorea, arrisku apur batekin, ezusteko eta inprobisazioari lekua utziz. Madonnarekin izan zuten esperientziarekin, eta hasierako balioei uko egin gabe, Kalakanek barruko harremana bilatzen du entzuleekin, euskal errepertorio tradizionalaren bitartez, baina errepertorioa berriz deskubrituko balitz bezala, oso modu delikatuan, apal eta bitxi, erroetatik gaur arte. Danbor batzuk eta txalaparta, tobera bat eta intxaur oskolak, ahotsak eta txirulak, alboka… Kalakanek ez du kantuaren euskal tradizioa berriztatu nahi. Dena dago hor, begiratu egin behar da bakarrik, entzun, batu… eta berriz eman: eboluzio etengabean dagoen belaunaldiaren bistara, belarrira, kuriositatera, tradizioarekin Etorkizuna eraikitzen duen belaunaldia.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa